-
Rol-jolas alderantzikatua
a) Parte hartzen dugun espazioetan gure rolek (nahiz eta kontzienteak ez izan) eragiten duten horretan arreta jartzea; besteengan zer nolako eragin izaten dugun kontzientera eta gorputzera ekartzea, rango altuko rolak betetzen ditugunean bereziki.
b) Kontzientera ekarritako horiek gure praktika militanteekin lotzea, berrikuspen kritiko bat eginez.
-
Espazio seguruak sortzen
Espazio seguruak lortzeko eta emakumenganako arriskuak ekiditeko mekanismoen gida.
-
'Besteengaineko boterea' ulertzen: boterearen analisirako hastapena
Dinamika honek botere formala, ikusezina eta ezkutuko boterea aurkezten ditu eta hauen adibide ezberdinak azaltzen ditu. Gainera, bakoitzak haren testuinguruak botereak nola funtzionatzen duen ikertzeko marko bat eskaintzen du ere, 'besteengaineko' botereari aurre egiteko estrategiak garatzeko balio izango duena.
-
Boterearen analisia estrategiak eraikitzeko
Boterearen markoa gure testuinguru zehatzari aplikatzeak boterearen alderdi konplexuen analisian lagungarria izango zaigu. Boterearen forma ezberdinak ezagutzen lagunduko digu eta 'zerbait/norbaiten gaineko' botereari aurre egiteko eta botere 'eraldatzailea' eraikitzen lagunduko diguten estrategiak garatzen lagunduko digu.
-
Eginkizun eta zaintzen diagrama
Kolektiboetako eginkizun eta zaintzei eskaintzen zaien tartearen inguruko hausnarketa.
-
Norbanakoen inplikazioa lantzeko teknika
Prozesu batean parte hartzen ari diren pertsonen inplikazioa aztertzeko.
-
Boterearen zirkulua
- Prozesuak zer baliotan oinarritu behar duen zehaztea eta adostea.
- Adostasuna bilatzeko bideak lantzea.
- Prozesu egoki bideratzeko eta baloratzeko elementuak izatea.
- Taldea osatzea, eta taldearen beraren barne-harremanak islatzea eta aztertzea.
-
Herri Mugimenduen fauna txikia
Eragile ezberdinak elkarren berri izatea eta gure arteko ezagutza eta elkarlanaz gogoetatzea.
1) Jendarte-eredu honen zapalkuntza ezberdinen oinarrizko kritika egin eta bere eraldaketa orokorra sustatzea eta
2) Egunerokotasuneko kontraesan eta koherentzien kudeaketen gaineko hausnarketa/eztabaida zabaltzea
-
Memoria eskola
Gure mugimenduaren historian sakontzeko dinamika.