Biltokia

Eginkizun eta zaintzen diagrama

Created
2019ko urr. 9a, 14:47
Gaiak
Talde kohesioa
Zaintza
Barne funtzionamendua eta horizontaltasuna
Talde identitatea
Talde Lana
Goal
Kolektiboetako eginkizun eta zaintzei eskaintzen zaien tartearen inguruko hausnarketa.
Gune
Presentziala
Duration (in minutes)
120
Minimum number of people
2
Maximum number of people
30
Talde ezaugarria
Ezezagunen artean
Author
Joxemi Zumalabe Fundazioa
5 MIN. Ariketaren aurkezpena: Gure kolektiboetan garrantzia zeri ematen zaion jakin nahi dugu, zerk duen prestigioa, talde kohesiorako zerbait egiten ote den.. Eginkizunen eta talde / proiektu / norbanakoaren zaintzan gure taldeak nola dauden, eta gu nola gauden hausnartu nahi dugu. Dinamikaren azalpena. 20 MIN. Zaintza eta eginkizun bezala zer ulertzen dugun definitzen. 5 minutu emango ditugu ariketa pertsonalerako (POST IT-ak banatu). Ostean, 15 MINUTU ERRONDA egingo da, baina ideiak ez errepikatzea eskatuko da. Azalpenerako balizko galderak: - EGINKIZUNAK: gure proiektua aurrera ateratzeko lan ugari egiten dugu kolektiboetan. Ze eginkizun daude ekimen edo egitasmo horiek aurrera ateratzerako orduan? Zein EKINTZA egin behar dira mobilizazio bat, ekimen bat, asanblada bat, prozesu bat... bultzatzeko? Nola banatzen dira eginkizunak? - ZAINTZAK (talde eta norbanakoa, egiten ditugunak eta egin beharko genituzkeenak): elkar zaintzen al dugu gure taldeetan? Pertsonak ongi dauden, gustura sentitzen diren, denok berdin tratatzen ote ari ote garen... kontutan hartzenal da? Ondo pasatzeko denborarik hartzen al da? Denok parte hartzeko ordutegiak ditugu? Zein ekintza egiten dugu zaintza hori gorpuzteko? 40.MIN. Bost talde eratuko ditugu (aleatorioa) eta bakoitzari TESTUINGURU bat emango diogu. Testuinguru bakoitzari kolore bat ezarriko diogu eta kartulina zati batzuk emango dizkiegu. Gure eragileetan, non jartzen ditugu indarrak egoera hauetan? 1. Programaketa / Aurreikuspen garaia 2. Balorazio testuinguruan 3. Ekimen zehatzen bezperan 4. Errepresio egoeran 5. inflexio puntuetan (krisiak, bajoiak ..) Testuinguru horretan kokatu eta galdera hauei erantzun eta kartulinan idazteko eskatu: Gure kolektiboan... - Zeri ematen zaio garrantzia? - Zenbat denbora eta energia eskaintzen diegu EGINKIZUNEI eta ZAINTZAri? - Orekarik ba al dago? - Zein testuingurutan kokatzen gara? (kanpoko faktoreak, historikoak) - ZERGATIK? Zergatik gertatzen da hau gure taldeetan? HAUSNARKETA da BILATZEN DUGUNA. Diagramak banatu taldeetan (talde bakoitzean bana) eta eskatu, EUREN ERAGILEA zein lekutan dagoen KOKATZEKO. BATAZ BESTEKO BAT IRUDIKATU BEHAR DUTE 20.MIN. Diagrama guztiak eta ondorioak BATERATZEKO. Talde bakoitzaren diagrama, lurrean marraztuko dugun diagrama batean kokatu, koloretako kartulina zatiak erabiliz. Diagrama guztiak batera ikusteko aukera izango dugu horrela. 10.MIN. Bakoitzari eskatuko diogu euretako bakoitza eragile barruan NON kokatzen den hausnartzeko. Diagrama lurrean irudikatuko dugu eta bakoitzari eskatuko diogu bere koadernoan irudikatzeko: Zuen eragilea zein testuingurutan dago? Non kokatzen zara zu? Ze eginkizun egiten dituzu? Nola baloratzen da? Zaintza lanik egiten al da? Eta ez bada egiten, nola sentitzen zara? Print document