Biltokia

BILTOKIA herri mugimenduen gogoeta, ekintza eta dinamizazio prozesuakindartzeko material eta baliabideak biltzen dituen tresna kutxa birtuala da.

Ireki berri duzuen atari hau, Biltokia trena kutxaduzue, herri mugimenduetatik eta herrimugimenduentzat sortutako ezagutza, dinamika eta tresnak gordetzeko eta partekatzeko espaziobirtuala. Bertan, parte-hartea bultzatzeko talde dinamikak, testuak, gogoetak, ikus-entzunezkomaterialak eta bibliografia aurkituko duzue, batez ere. Zertarako?

Biltokia batez ere herri mugimenduei zuzenduta dago, baita hezkuntza formal, ez-formal etabestelako hezkuntza eragileentzat ere (eskola alternatiboak, GKE, hezkuntza komunitatea...).Euskal Herrian kokatzen direnak zein hegoalde global osoan (batez ere herrialde hispano-hiztunak),horregatik baliabideak partekatzeko orduan hizkuntza irizpideak ere kontutan hartu ditugu.

Aurkituko dituzuen gaiak askoratikoak izango dira: herri hezkuntza, zapalkuntzak, botere-harremanak, instituzio eta herri mugimenuen arteko harremanak, feminismoak, hegoaldekoikuspegia, dinamizaziorako materiala…

Espazio honetan batuko dira bidean sortzen joan garen baliabide eta tresna pedagogikoak, baitaaurrez beste bide batzuetatik bildu ditugunak ere. Honez gain, zuek ere baduzue hitza! Espaziointeraktiboa izatea nahi dugunez, foroa ere duzue martxan, material berriak jasotzeko helburuarekin.