Herri Mugimenduen fauna txikia

Created
2018ko uzt. 11a, 16:25
Gaiak
Barne funtzionamendua eta horizontaltasuna
Diagnostikoak
sormena lantzeko
Goal
Eragile ezberdinak elkarren berri izatea eta gure arteko ezagutza eta elkarlanaz gogoetatzea. 1) Jendarte-eredu honen zapalkuntza ezberdinen oinarrizko kritika egin eta bere eraldaketa orokorra sustatzea eta 2) Egunerokotasuneko kontraesan eta koherentzien kudeaketen gaineko hausnarketa/eztabaida zabaltzea
Gune
Presentziala
Duration (in minutes)
120
Minimum number of people
10
Maximum number of people
40
Talde ezaugarria
Ezezagun zein ezagunen artean
Author
Joxemi Zumalabe Fundazioa
Dinamika aurkeztu 10 min. 2. Guztiok batera bakoitzak bere HM a irudikatu herrian, horretarako bere eragilea irudikatuko du muñekitoekin, plastilina, material anitzekin eta herriko lekuren batean kokatuko du. 20 min 3. Bakoitzak azalduko du nor den bera, zein HMtik datorren, zer irudikatu duen, non dagoen kokatuta. 60 min. Honetarako pertsona bakoitzak gehienez 2 minutu izango ditu. Hau mozteko modu bat pentsatu. Artaziekin? 4. Bi koloretako hariak eramango dira. Kolore bateko hariarekin irudikatuko da egun norekin dituzten aliantzak, mapan ez baldin badago eragile/talde hori sortuz. Eta beste kolorearekin norekin gustatuko litzaiekeen aliantzak eratzea. Denok batera hau. 10-15 min. 5. Talde handian eztabaida: 15-20 min. - Zergatik da garrantzitsua aliantzak egitea edo izatea? - Zein etekin uste duzu ateratzen duela bakoitzak? Elkarlanean dauden taldeek?