Biltokia

Boterearen zirkulua

Created
2019ko abu. 11a, 13:14
Gaiak
Talde kohesioa
Definizioak osatu
Diagnostikoak
Emozioak
Ebaluazioa
Ebaluazioa
Barne funtzionamendua eta horizontaltasuna
Talde identitatea
Hausnarketa
Balorazioak
Goal
- Prozesuak zer baliotan oinarritu behar duen zehaztea eta adostea. - Adostasuna bilatzeko bideak lantzea. - Prozesu egoki bideratzeko eta baloratzeko elementuak izatea. - Taldea osatzea, eta taldearen beraren barne-harremanak islatzea eta aztertzea.
Gune
Presentziala
Duration (in minutes)
60
Minimum number of people
2
Maximum number of people
30
Talde ezaugarria
Osatutako taldean egiteko
Author
Nicola Foroni
- Taldekideei honako galdera egingo diegu: Zein dira, zure ustez, prozesu honen oinarri izan beharko luketen eta bermatu beharko genituzkeen balioak? - Taldekide bakoitzak bi balio idatziko ditu, banakako ariketan, eta ondoren talde txikitan elkartuko dira. - Taldekide bakoitzak dagokion talde txikian bere balioak azaldu eta proposatuko ditu, eta horietatik guztietatik taldeak 3 balio hautatu eta adostu beharko ditu. Balio bakoitza orri batean idatziko dute. - Hortik aurrera, talde handian lan egingo dugu. Lurrean, zintarekin edo zeloarekin, zirkulu bat egingo dugu, eta taldekide guztiak zirkuluaren kanpoan kokatuko dira. Adostutako balio guztiak ere zirkuluaren kanpoko aldean kokatuko ditugu, lurrean. - Jarraian, ariketaren arauak azalduko ditugu: Ezin da hitz egin zirkuluan sartu gabe. Eta balioak ez ditugu zirkuluan sartuko adostutakoak izan arte. - Arauak azaldu ondoren, talde bakoitzak bere balioak azalduko ditu, eta zirkuluan sartu behar diren edo ez adostuko dugu. Proposatu diren guztietatik, talde handiak hautatu egin beharko du, eta 6 balio hautatu. Zirkuluan sartzeko garaian, bestalde, balio bakoitzari tamaina jakin bat eman beharko zaio, balio horrek duen garrantziaren eta pisuaren arabera. Tamaina aldatzeko, orriak moztu edo orriak erantsi litezke, edo beste eraren bat bilatu. - SHAIL momentua. Print document