Biltokia

  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu

Boterearen zirkulua

Sortua
2019ko abu. 11a, 13:14
Gaiak
Talde kohesioa
Definizioak osatu
Diagnostikoak
Emozioak
Ebaluazioa
Barne funtzionamendua eta horizontaltasuna
Talde identitatea
Hausnarketa
Balorazioak
Gune
Presentziala
Iraupena (minututan)
60
Gutxieneko pertsona kopurua
2
Gehienezko pertsona kopurua
30
Talde ezaugarria
Osatutako taldean egiteko
Egilea
Nicola Foroni
Helburua
  • Prozesuak zer baliotan oinarritu behar duen zehaztea eta adostea.
  • Adostasuna bilatzeko bideak lantzea.
  • Prozesu egoki bideratzeko eta baloratzeko elementuak izatea.
  • Taldea osatzea, eta taldearen beraren barne-harremanak islatzea eta aztertzea.
Deskribapena
  • Taldekideei honako galdera egingo diegu: Zein dira, zure ustez, prozesu honen oinarri izan beharko luketen eta bermatu beharko genituzkeen balioak?
  • Taldekide bakoitzak bi balio idatziko ditu, banakako ariketan, eta ondoren talde txikitan elkartuko dira.
  • Taldekide bakoitzak dagokion talde txikian bere balioak azaldu eta proposatuko ditu, eta horietatik guztietatik taldeak 3 balio hautatu eta adostu beharko ditu. Balio bakoitza orri batean idatziko dute.
  • Hortik aurrera, talde handian lan egingo dugu. Lurrean, zintarekin edo zeloarekin, zirkulu bat egingo dugu, eta taldekide guztiak zirkuluaren kanpoan kokatuko dira. Adostutako balio guztiak ere zirkuluaren kanpoko aldean kokatuko ditugu, lurrean.
  • Jarraian, ariketaren arauak azalduko ditugu: Ezin da hitz egin zirkuluan sartu gabe. Eta balioak ez ditugu zirkuluan sartuko adostutakoak izan arte.
  • Arauak azaldu ondoren, talde bakoitzak bere balioak azalduko ditu, eta zirkuluan sartu behar diren edo ez adostuko dugu. Proposatu diren guztietatik, talde handiak hautatu egin beharko du, eta 6 balio hautatu. Zirkuluan sartzeko garaian, bestalde, balio bakoitzari tamaina jakin bat eman beharko zaio, balio horrek duen garrantziaren eta pisuaren arabera. Tamaina aldatzeko, orriak moztu edo orriak erantsi litezke, edo beste eraren bat bilatu.
  • SHAIL momentua.

Adibide jakin honetan boterearen zirkulua taldearen balioak lantzeko erabili dugu, baina beste hainbat gai lantzeko ere erabil liteke, modu beretsuan.

Dokumentua inprimatu