BILTOKIA, herri mugimenduen tresna kutxa birtuala
Ireki berri duzuen atari hau BILTOKIA trena kutxa duzue, herri mugimenduetatik eta herri mugimenduentzat sortutako ezagutza, dinamika zein tresnak gordetzeko eta partekatzeko espazio birtuala.
Zertarako BILTOKIA?
- Sarbide errazeko datu-base birtuala sortzeko.
- Gogoeta, ekintza eta dinamizazio prozesuak indartzeko material eta baliabideak biltzeko.
- Baliabide pedagogiko askatzaileak zein herri jakintzak elkar-trukatzeko espazioak bultzatzeko.
- Herri mugimenduen ahalduntzea, autonomia eta saretzea sustatzeko.
Norentzat?
BILTOKIA batez ere herri mugimenduei zuzenduta dago, baita hezkuntza eragile edota herrigintzako erakundeentzat ere.
Nola erabili?
Espazio honetan batuko dira bidean sortzen joan garen baliabide eta tresna pedagogikoak, baita beste hamaika txokotako kolektiboek sortutako materialak ere. Bilatzaileak norbere beharren arabera aukeratzeko aukera ematen du, baita materialak deskargatzeko ere.
Aurkituko dituzuen materialak eta gaiak askotarikoak izango dira:
Talde kohesioa, Komunikazioa, Gatazkak, Sormena, Bileren dinamizazioa, Eztabaidak, Erabakiak, Diagnostikoak, Herri hezkuntza, Emozioak, Estrategiak, Ebaluazioa, Barne funtzionamendua eta Horizontaltasuna, Parte-hartze prozesuak, Pedagogia kritikoak, Esperientzien sistematizazioa, Eragileen arteko elkarlana, eta abar luze.
Espazio interaktiboa izatea nahi dugunez materialak igotzeko aukera zabalik dago. Zuek ere baduzue hitza!
-
Rol-jolas alderantzikatua
a) Parte hartzen dugun espazioetan gure rolek (nahiz eta kontzienteak ez izan) eragiten duten horretan arreta jartzea; besteengan zer nolako eragin izaten dugun kontzientera eta gorputzera ekartzea, rango altuko rolak betetzen ditugunean bereziki.
b) Kontzientera ekarritako horiek gure praktika militanteekin lotzea, berrikuspen kritiko bat eginez.
-
Irudien jolasa
Taldearekin konektatu, elkar ikusi, mugitu, aktibatu, destensionatu, ondo pasatzea
- Gaiak: Harrera Talde kohesioa
-
Taldeak osatzeko ideiak
Taldeak osatzeko ideiak eman
- Gaiak: Taldeak egiteko
-
Aurkezpen dinamikak
Aurkezpenak egiteko dinamika sinpleak dira hauek, dinamika sorta aurkezten dugu
- Gaiak: Aurkezpena
-
Arrainontzia
Taldeko partehartzea handitu. Hitzak errespetuz hartu. Eztabaida dinamikoa egin
- Gaiak: Eztabaidak Erabakiak
-
Gure erakundeak eta beren lema: nolakoak ginen, nolakoak gara?
Batetik, hausnarketa egitea gure erakundeak izandako aldaketen eta aldaketa horien zergatiaren gainean. Bestetik, gainerako taldeei gure erakundea, haren trantsizio aldiak eta aldaketak hobeki ezagutaraztea
-
Ni-taldea-proiektua semaforoa
Ni-taldea-proiektua gure taldean aztertu
-
Nola hitz egiten diogu elkarri?
Taldean nola hitz egiten garen ikusi eta horren ondorioak aztertu
- Gaiak: Talde kohesioa Botere Harremanak
-
Norbera eta tardearen denbora lerroa
Guztion artean orain arte bizi izan duguna gogora ekarri eta hainbat puntu berreskuratu eta eztabaidatu Talde kohesioa landu Kideen arteko elkarezagutzea bultzatu Proiektuaren ibilbidea zehaztea
- Gaiak: Talde kohesioa
-
Tresna informatiko-digital kolektiboak aztertzen
Tresna digitalen eta parte-hartze digitalaren inguruko hausnarketa egin
- Gaiak: Eztabaidak
-
Espektatibak eta motibazioak
Tailer baten hasieran taldeak espero duena eta bertara ekarri duena jakiteko dinamika
- Gaiak: Aurkezpena
-
Mapeando el cuerpo – territorio.
Talde edo egoera baten anarlisia egiteko dinamika dugu hau. Gehienbat talde batetan dagoen barne bizitza aztertzeko eta kanpora begira ditugun harremananak ikusteko. Gatazkak, desorekak eta bestelako hausnarketen diagnostikoa egiteko balio du
- Gaiak: Diagnostikoak
-
Técnicas participativas para la educación popular. Tomos I e II
Honekin ez diogu errefentzia egiten dinamika bateri baizik eta dinamikaz beteta dagoen liburu bateri, irakurketen ataleran topatu dezakezue.
-
"Mano alzada" para la priorización
El objetivo es que lxs participantes puedan priorizar la agenda planteada, según las necesidades básicas y las características de la población afectada o grupo objetivo.
- Gaiak: Gatazkak
-
Construcción de una agenda comunal
Arazoak eta aldaketarako alternatiba eta proposamenak sistematizatzeko dokumentu estrategikoa.
-
Forum teatro: salidas creativas a nuestras problemáticas
Partaideek problematika baten aurrean konponbide posibleen inguruan hausnartzeko, modu sortzaile batean.
-
Diagrama circular de actores e influencias
Problematika ezberdinetako agente gakoak analizatu, baita hauen eragina eta indarren korrelazioa.
Dinamikaren helburua parte-hartzaileek haien lurraldeko agenteen, hauen eraginaren (positiboa, negatiboa edota anbibalentea), botere indarren eta problematika zehatz baten inguruko informazioa jasotzea da.
-
Análisis con el Árbol de los Problemas
Arazoen zuhaitzaren bidezko analisia erreminta parte-hartzaile bat da, arazo nagusiak identifikatzen laguntzen duena, bai eta hauen kausa eta ondorioak ere. Horrela, planifikatzaileak haien helburuak definitzea baimentzen du, eta hauek lortzeko estrategiak planteatzea ere.
- Gaiak: Koiuntura analisiak Gatazkak
-
Espazio seguruak sortzen
Espazio seguruak lortzeko eta emakumenganako arriskuak ekiditeko mekanismoen gida.
-
'Besteengaineko boterea' ulertzen: boterearen analisirako hastapena
Dinamika honek botere formala, ikusezina eta ezkutuko boterea aurkezten ditu eta hauen adibide ezberdinak azaltzen ditu. Gainera, bakoitzak haren testuinguruak botereak nola funtzionatzen duen ikertzeko marko bat eskaintzen du ere, 'besteengaineko' botereari aurre egiteko estrategiak garatzeko balio izango duena.