Herri Mugimenduen fauna txikia
- Creado el
- 11 de Julio de 2018 a las 16:25
- Temas
- Creatividad
- Diagnósticos
- Funcionamiento interno y horizontalidad
- Ubicación
- Presencial
- Duración (en minutos)
- 120
- Mínimo número de personas
- 10
- Máximo número de personas
- 40
- Característica de grupo
- Entre conocidos o desconocidos
- Adjunto
- Descargar
- Autor
- Joxemi Zumalabe Fundazioa
- Objetivo
Eragile ezberdinak elkarren berri izatea eta gure arteko ezagutza eta elkarlanaz gogoetatzea.
1) Jendarte-eredu honen zapalkuntza ezberdinen oinarrizko kritika egin eta bere eraldaketa orokorra sustatzea eta
2) Egunerokotasuneko kontraesan eta koherentzien kudeaketen gaineko hausnarketa/eztabaida zabaltzea
Dinamika aurkeztu 10 min.
-
Guztiok batera bakoitzak bere HM a irudikatu herrian, horretarako bere eragilea irudikatuko du muñekitoekin, plastilina, material anitzekin eta herriko lekuren batean kokatuko du. 20 min
-
Bakoitzak azalduko du nor den bera, zein HMtik datorren, zer irudikatu duen, non dagoen kokatuta. 60 min. Honetarako pertsona bakoitzak gehienez 2 minutu izango ditu. Hau mozteko modu bat pentsatu. Artaziekin?
-
Bi koloretako hariak eramango dira. Kolore bateko hariarekin irudikatuko da egun norekin dituzten aliantzak, mapan ez baldin badago eragile/talde hori sortuz. Eta beste kolorearekin norekin gustatuko litzaiekeen aliantzak eratzea. Denok batera hau. 10-15 min.
-
Talde handian eztabaida: 15-20 min.
- Zergatik da garrantzitsua aliantzak egitea edo izatea?
- Zein etekin uste duzu ateratzen duela bakoitzak? Elkarlanean dauden taldeek?
Materialak: -Papelotea edo paperezko mahai-zapia. Aurrez herria irudikatuko dugu papelote haundi batean elementu ezberdinak errotulki baten bidez marraztuz (plaza, kalea, merkatua, baserria, gaztetxea, jolastokia, taberna, lantegia, eskola...). -Koloretako errotulkiak eta plastilina -Panpintxo txikiak (Lego edo playmobil tankerakoak...). Aukerakoa, ez badituzue eskura, plastilinaz egin daitezke. -Artilea edo haria (ikus irudia)
Imprimir documento