Biltokia

  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu

Rol-jolas alderantzikatua

Sortua
2023ko abe. 13a, 12:56
Gaiak
Boteretzea / Boterea
Barne funtzionamendua eta horizontaltasuna
Militantzia/aktibismoa/parte hartzea
Gune
Presentziala
Iraupena (minututan)
45
Gutxieneko pertsona kopurua
8
Gehienezko pertsona kopurua
20
Talde ezaugarria
Osatutako taldean egiteko
Eranspena
Deskargatu
Egilea
Joxemi Zumalabe fundazioa
Helburua

a) Parte hartzen dugun espazioetan gure rolek (nahiz eta kontzienteak ez izan) eragiten duten horretan arreta jartzea; besteengan zer nolako eragin izaten dugun kontzientera eta gorputzera ekartzea, rango altuko rolak betetzen ditugunean bereziki.

b) Kontzientera ekarritako horiek gure praktika militanteekin lotzea, berrikuspen kritiko bat eginez.

Deskribapena

· 8 kide mahai baten inguruan kokatuko dira, eserita, bilera egitera doazela. Gainontzeko kideek behatzaile-rola izango dute.

· Kide bakoitzak papertxo bat izango du, pertsonai/rol batekin eta rol horrek dituen 2-3 ezaugarrirekin (adibideak eranskinean). Kopetan itsatsiko du, ikusi barik.

· Gai bat jarrita bilera normal bat antzeztuko dugu. Rolik izango ez duen dinamizatzaile bat egongo da.

· Nork bere rola ez beste guztiak ikusirik, horien arabera erreakzionatu beharko du beste kideen interbentzioen aurrean. Bakoitzak sortzen dituen erreakzioetan jarriko du arreta ere.

· Behin 10-15 minutuz antzeztuta, kide guztiek besteengan eta nork bere buruan ikusitako jokabideak, izandako sentsazioak eta abar konpartituko dute. Loturarik egiten dugu gure eguneroko militantziarekin, gure parte hartzeko moduekin?

Dokumentua inprimatu