Norbanakoen inplikazioa lantzeko teknika
- Sortua
- 2019ko ira. 30a, 16:12
- Gaiak
- Talde kohesioa
- Barne funtzionamendua eta horizontaltasuna
- Plangintza egiteko
- Talde Lana
- Gune
- Presentziala zein ez-presentziala
- Iraupena (minututan)
- 45
- Gutxieneko pertsona kopurua
- 2
- Gehienezko pertsona kopurua
- 100
- Talde ezaugarria
- Ezezagun zein ezagunen artean
- Esteka:
- https://www.elhuyar.eus/media/content/files/Eraldaketa-prozesuak.pdf
- Egilea
- Elhuyar Aholkularitza eta Nicola Foroni
- Helburua
Prozesu batean parte hartzen ari diren pertsonen inplikazioa aztertzeko.
- Paper zuri handi batean puntu bat marraztuko dugu erdi-erdian. Puntu hori, hain zuzen ere, aztertzen edo lantzen ari den gaia izango da, eta osatuko dugun irudiaren bitartez gai horrekiko inplikazioa jasoko dugu.
- Irudia osatzeko, prozesuan parte hartzen ari diren guztiei beren izena paper zurian idazteko eskatuko diegu. Paperaren erdian dagoen puntuarekiko hurbiltasunak edo urruntasunak adieraziko du, hain zuzen ere, gai horrekikonorberak duen inplikazioa.
- Puntuarekiko hurbiltasunak inplikazio handia adierazten du. Puntuarekiko urruntasunak inplikazio txikiagoa. Nork bere buruaz duen pertzepzioa jaso eta irudikatu behar da, norberak sentitzen duena.
- Behin guztiek beren burua kokatu dutenean, taldean dagoen inplikazioaren inguruan hausnarketa egingo dugu. Ikusten ari garen argazkiak zer erakustendigun aztertuko dugu, taldean dagoen inplikazioa nahikoa ote den galdetuz,inplikazio horretan eragiten duten faktoreak identifikatuz, inplikazioa handitzeko aukerak aztertuz, e.a.