Kalea gurutzatuz
- Sortua
- 2019ko ira. 5a, 17:20
- Gaiak
- Emozioak
- Zapalkuntza anizkoitza
- Gune
- Presentziala
- Iraupena (minututan)
- 70
- Gutxieneko pertsona kopurua
- 2
- Gehienezko pertsona kopurua
- 100
- Talde ezaugarria
- Taldean egiteko
- Esteka:
- https://www.youtube.com/watch?v=S89An_bEswg
- Egilea
- PDTG / JMZ / Mugimenduak elkarrizketan topaketak
- Helburua
Zapalkuntza egoera ikusgarriak eta ikusezinak antzematea, partaideek horiekiko dituzten jarrerekin batera.
Partaideei eskatzen zaie aretoaren mutur batean zutik jartzea eta erabat isilik egotea, hau da, hitz edo barre egin gabe, mugikorrak itzalita, etab. Ondoren, bideratzaileak hainbat esaldi aipatzen ditu banan bana, eta eskatzen du esaldi horiek entzutean nolabait aipatuak sentitzen diren pertsonak aretoa zeharkatzea eta beste muturrean jartzea. Aretoaren alde berean daudenei eta, ondoren, parean dituztenei begiratzea eskatzen zaie.
Bideratzaileak irakurritako esaldiak honakoak izan daitezke: - Areto osoa zeharka dezatela bere bizitzan zehar diskriminatuak izan diren pertsonak, horretarako arrazoiak izan baldin badira, esaterako: emakumea izatea, hezkuntza maila baxua, maila ekonomiko baxua, itxuragatiko zapalkuntza, gazteegia edo zaharregia izatea, landa jatorrikoa izatea, jatorria, ezintasun fisiko edo mentala,gutxiengo baten hizkuntza edo hizkuntza minorizatua izatea, gaixotasuna, kultura, benetako edo ustezko aukera sexuala, bere ideologia ez-nagusia, bere erlijioa, langabezian egotea; gizakia izatea. -Areto osoa zeharka dezatela bere bizitzan zehar diskriminatuak izan diren pertsonak, horretarako lekuak izan baldin badira, esaterako: eskola, auzoa, bere lana, bere herrialdea, bere mugimendua, mugimendu sozial eta politikoak. -Areto osoa zeharka dezatela bere bizitzan zehar beste gizaki bat diskriminatu, umiliatu, ZAPALDU DUTENEK.
• 3 pertsonako taldeak eginez, hausnarketa egitea, eta iruzkinak, hizpide harturik honakoak:
a. sentimenduak arrazionalizatu gabe, teknikaren hainbat unetan: pasatzean, geratzean, norberak bere burua ikustean, etab.
b. Zerk eman zien atentzioa teknikaren ezaugarriei dagokienez (isiltasunak, ez ukitzeak, ibiltzeak, bere burua eta beste pertsonak errekonozitzeak, kategorien eraikuntzak)
c. Beste diskriminazio batzuk
d. Jardueraren zergatia
Baliteke, ariketa gogorra izatea esperientzia eta bizipenen azaleratzeagatik. Espazio segurua eta erosoa izatea bermatu behar dugu. Ariketa hau, jende askorekin egiteko interesgarria izan daiteke, EHko gazte mugimenduko kideekin egin zen honako tailer honetan adibidez: https://www.youtube.com/watch?v=S89An_bEswg
Dokumentua inprimatu