Biltokia

  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu

Herri Mugimenduen fauna txikia

Sortua
2018ko uzt. 11a, 16:25
Gaiak
Sormena
Diagnostikoak
Barne funtzionamendua eta horizontaltasuna
Gune
Presentziala
Iraupena (minututan)
120
Gutxieneko pertsona kopurua
10
Gehienezko pertsona kopurua
40
Talde ezaugarria
Ezezagun zein ezagunen artean
Eranspena
Deskargatu
Egilea
Joxemi Zumalabe Fundazioa
Helburua

Eragile ezberdinak elkarren berri izatea eta gure arteko ezagutza eta elkarlanaz gogoetatzea.

1) Jendarte-eredu honen zapalkuntza ezberdinen oinarrizko kritika egin eta bere eraldaketa orokorra sustatzea eta

2) Egunerokotasuneko kontraesan eta koherentzien kudeaketen gaineko hausnarketa/eztabaida zabaltzea

Deskribapena

Dinamika aurkeztu 10 min.

  1. Guztiok batera bakoitzak bere HM a irudikatu herrian, horretarako bere eragilea irudikatuko du muñekitoekin, plastilina, material anitzekin eta herriko lekuren batean kokatuko du. 20 min

  2. Bakoitzak azalduko du nor den bera, zein HMtik datorren, zer irudikatu duen, non dagoen kokatuta. 60 min. Honetarako pertsona bakoitzak gehienez 2 minutu izango ditu. Hau mozteko modu bat pentsatu. Artaziekin?

  3. Bi koloretako hariak eramango dira. Kolore bateko hariarekin irudikatuko da egun norekin dituzten aliantzak, mapan ez baldin badago eragile/talde hori sortuz. Eta beste kolorearekin norekin gustatuko litzaiekeen aliantzak eratzea. Denok batera hau. 10-15 min.

  4. Talde handian eztabaida: 15-20 min.

  5. Zergatik da garrantzitsua aliantzak egitea edo izatea?
  6. Zein etekin uste duzu ateratzen duela bakoitzak? Elkarlanean dauden taldeek?

Materialak: -Papelotea edo paperezko mahai-zapia. Aurrez herria irudikatuko dugu papelote haundi batean elementu ezberdinak errotulki baten bidez marraztuz (plaza, kalea, merkatua, baserria, gaztetxea, jolastokia, taberna, lantegia, eskola...). -Koloretako errotulkiak eta plastilina -Panpintxo txikiak (Lego edo playmobil tankerakoak...). Aukerakoa, ez badituzue eskura, plastilinaz egin daitezke. -Artilea edo haria (ikus irudia)

Dokumentua inprimatu