Gatazkak ikustarazteko eta lantzen hasteko ruta metodologikoa

Created
2019ko abu. 3a, 11:39
Gaiak
Goal
Taldean dugun gatazka era sortzailean irudikatu eta lantzeko plangintza osatu
Gune
Presentziala
Duration (in minutes)
120
Minimum number of people
4
Maximum number of people
24
Talde ezaugarria
Talde handian egiteko
Brief
◦Aretotik ibilian identifikatu zure erakundean bizi izan duzUn edo bizitzen ari zaren gatazka bat; ◦Gorputz-adierazpenaren bitartez irudikatu; ◦Hitz egin gabe launaka elkartuko gara norberaren gorputz-adierazpenaren hurbiltasunaren arabera; ◦Taldeka elkarri kontatu gatazkak eta horietako bat aukeratu lantzeko; ◦Talde bakoitzak irudikatzen du bere gatazka besteen aurrrean (eskultorea eta eskultura) ◦Eskukultura bakoitzaren aurrean beste guztiok esaten dugu zer ikusten dugun eta ondoren eskultoreak zer adierazten ari diren azaltzen du. ◦ Talde bakoitzak zuhaitzaren ariketa (arazoen zuhaitza) egiten du, gatazkaren identifikazio sakonago bat egiteko. Gerora eta kolektiboan, gatazka hori lantzeko ibilbidea diseinatuko dugu. Kontuan izango ditugun pausoak eta elementuak: ◦Nortzuk diseinatu eta dinamizatu? ◦Jarrerak eta emozioak agertzeko saioa. ◦ Gatazkaren identifikazioa. ◦ Akordiorako proposamenak. ◦ Erabakitze prozesua. ◦ Zehaztu. ◦ Ebaluatu. ◦ Jarraipena.
Author
Joxemi Zumalabe