Dedikazioa eta ardura zirkuluak zehazteko Tresna

Created
2019ko urt. 21a, 12:49
Gaiak
Goal
Ni-taldea-proiektua hirukian sor daitezkeen desoreken inguruan hausnartu eta talde diagnostiko bat egin. Eraginkortasun politikorako kontuan izan behar diren alderdien inguruan hausnartu, baita antolakuntzako eta laneko dinamiketan ahalduntze indibidual eta kolektiboa bateratzeko ere.
Gune
Presentziala
Duration (in minutes)
60
Minimum number of people
2
Maximum number of people
80
Talde ezaugarria
Ezezagun zein ezagunen artean
Brief
1. GELDIALDIA. IBILALDIA EGINGO DUGU? Taldean eztabaidatzeko, hausnartzeko momentua, ibilaldia egitera goazen edo ez baloratzekoa. Ni-taldea-proiektua hirukiaren gaineko aurretiazko formakuntza/hausnarketa. A Euskarria (NI-Taldea-Proiektua) Hirukiaren araberako jarreren inguruan taldean hausnartu/partekatu. B Euskarria (Hirukiaren hausnarketarako esaldiak) Parte hartze zirkuluen proposamena partekatu C Euskarria (Parte hartze zirkuluak) Taldeko balorazioa: zertarako, horren ondorioak, nola antolatuko garen eta zein asmo dugun ibilaldi honekin. Talde akordioa, egingarria baderitzogu: ibilaldia egingo dugu! 2. GELDIALDIA. IBILBIDEA ETA GURE ZIRKULUAK DISEINATZEN Gure antolakundeko parte hartze zirkuluen proposamenaren eta egituraren eraikuntza kolektiboa. C Euskarria (Parte hartze zirkuluka egitura marraztu). Epealdi jakin batean izango dugun dedikazioaren eta erantzukizunaren arabera, gure parte hartze zirkuluak zer izango diren zehaztu. Zirkulu proposamena gure antolakuntza errealitatera egokitzea baloratu. Egituraren, dedikazio mailaren eta erantzukizunaren arabera zirkuluetan sailkapenak egin. Sailkapena eta egitura kolektiboaren beharretara egokitu behar dela egiaztatu. Proposamena berregokitu. Marraztutakoaz hausnartu, behar dena moldatu. Zirkulu proposamenak adostu. Kontuz zirkuluen marrazkiekin, zirkulu zentrokideak badira bakoitzean parte hartzeak ardurei eta erabakiak hartzeari dagokionez zer esan nahi duen argitu. Zirkulu txikiena inplikazio-denbora eta botere gehiagorekin, gutxiagotzen doana zirkulua kanporatzen doan heinean, ez dela zertan lotu behar baloratu. Elementu horiek zehaztu zirkuluen egitura itxi aurretik. 3. GELDIALDIA. GURE ZIRKULUA BILATU ETA ADOSTEN DUGU Behin parte hartze mailen zirkuluen egitura eraikita eta hirukiaren inguruko aurre hausnarketa eginda, zirkuluetan kokatzea eta gure kolektiboaren egungo egoera ikustea dagokigu. D Euskarria (Gure zirkuluaren bila gabiltza). ZIRKULUAN KOKATZEA Bakarkako hausnarketa: Parte hartu nahi den zirkuluan kokatu. Bilerara etorri ezin izan duten pertsonek aurrez betetako fitxak gehitu. E Euskarria (Batzarra baino lehen bidaltzeko fitxa). PERTSONAK ETA ZIRKULUAK IKUSARAZI Zirkuluak marraztu ditugun horma-irudian bakoitzak bere argazkia jartzeko tartea, nahi badute zergatiak eta etorkizuneko asmoak azaltzera gonbidatuko ditugu. Argazkiek elkar ezagutzen laguntzen eta, begi-bistako deskribapen batekin, nor garen eta non kokatzen garen kontatzen dute. Garrantzitsua da pertsonen balizko mugimenduak baloratzea, kontuan izanda interesen eta egoera pertsonalen aldaketak. EGOERA BALORATU eta BERREGOKITU Hitzartzea bukatuta irakurketa bat egiten da. Ni-taldea-proiektua hirukiaren oreka eta gure bizitzako arloen arteko loturak berrikusten ditugu. DATUAK BILTZEA (ZIRKULUEN PROPOSAMENA) Proposamenak jaso eta adostu Hirugarren geldialdi hau urtero egitea gomendatzen da, pertsonei mugitzeko aukera emateko eta berrikusteko. Zirkuluen eraikuntzaren kontrara, egitura edo organigrama bezala, epe iraunkorrago batean erabili ahal dena eta urtero berretsi/eguneratu egiten dena.
Author
Joxemi Zumalabe Fundazioa eta Cala kolektiboa