Biltokia

  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu

Dedikazioa eta ardura zirkuluak zehazteko Tresna

Sortua
2019ko urt. 21a, 12:49
Gaiak
Gune
Presentziala
Iraupena (minututan)
60
Gutxieneko pertsona kopurua
2
Gehienezko pertsona kopurua
80
Talde ezaugarria
Ezezagun zein ezagunen artean
Eranspena
Deskargatu
Esteka:
http://www.mugarikgabe.org/viajandoporloinvisible/eu/zaintzak/#ref6
Egilea
Joxemi Zumalabe Fundazioa eta Cala kolektiboa
Helburua

Ni-taldea-proiektua hirukian sor daitezkeen desoreken inguruan hausnartu eta talde diagnostiko bat egin. Eraginkortasun politikorako kontuan izan behar diren alderdien inguruan hausnartu, baita antolakuntzako eta laneko dinamiketan ahalduntze indibidual eta kolektiboa bateratzeko ere.

Deskribapena
  1. GELDIALDIA. IBILALDIA EGINGO DUGU? Taldean eztabaidatzeko, hausnartzeko momentua, ibilaldia egitera goazen edo ez baloratzekoa.

Ni-taldea-proiektua hirukiaren gaineko aurretiazko formakuntza/hausnarketa. A Euskarria (NI-Taldea-Proiektua) Hirukiaren araberako jarreren inguruan taldean hausnartu/partekatu. B Euskarria (Hirukiaren hausnarketarako esaldiak) Parte hartze zirkuluen proposamena partekatu C Euskarria (Parte hartze zirkuluak) Taldeko balorazioa: zertarako, horren ondorioak, nola antolatuko garen eta zein asmo dugun ibilaldi honekin. Talde akordioa, egingarria baderitzogu: ibilaldia egingo dugu!

  1. GELDIALDIA. IBILBIDEA ETA GURE ZIRKULUAK DISEINATZEN Gure antolakundeko parte hartze zirkuluen proposamenaren eta egituraren eraikuntza kolektiboa. C Euskarria (Parte hartze zirkuluka egitura marraztu).

Epealdi jakin batean izango dugun dedikazioaren eta erantzukizunaren arabera, gure parte hartze zirkuluak zer izango diren zehaztu. Zirkulu proposamena gure antolakuntza errealitatera egokitzea baloratu. Egituraren, dedikazio mailaren eta erantzukizunaren arabera zirkuluetan sailkapenak egin. Sailkapena eta egitura kolektiboaren beharretara egokitu behar dela egiaztatu. Proposamena berregokitu. Marraztutakoaz hausnartu, behar dena moldatu. Zirkulu proposamenak adostu. Kontuz zirkuluen marrazkiekin, zirkulu zentrokideak badira bakoitzean parte hartzeak ardurei eta erabakiak hartzeari dagokionez zer esan nahi duen argitu. Zirkulu txikiena inplikazio-denbora eta botere gehiagorekin, gutxiagotzen doana zirkulua kanporatzen doan heinean, ez dela zertan lotu behar baloratu. Elementu horiek zehaztu zirkuluen egitura itxi aurretik.

  1. GELDIALDIA. GURE ZIRKULUA BILATU ETA ADOSTEN DUGU Behin parte hartze mailen zirkuluen egitura eraikita eta hirukiaren inguruko aurre hausnarketa eginda, zirkuluetan kokatzea eta gure kolektiboaren egungo egoera ikustea dagokigu. D Euskarria (Gure zirkuluaren bila gabiltza).

ZIRKULUAN KOKATZEA Bakarkako hausnarketa: Parte hartu nahi den zirkuluan kokatu. Bilerara etorri ezin izan duten pertsonek aurrez betetako fitxak gehitu. E Euskarria (Batzarra baino lehen bidaltzeko fitxa). PERTSONAK ETA ZIRKULUAK IKUSARAZI Zirkuluak marraztu ditugun horma-irudian bakoitzak bere argazkia jartzeko tartea, nahi badute zergatiak eta etorkizuneko asmoak azaltzera gonbidatuko ditugu. Argazkiek elkar ezagutzen laguntzen eta, begi-bistako deskribapen batekin, nor garen eta non kokatzen garen kontatzen dute.

Garrantzitsua da pertsonen balizko mugimenduak baloratzea, kontuan izanda interesen eta egoera pertsonalen aldaketak.

EGOERA BALORATU eta BERREGOKITU Hitzartzea bukatuta irakurketa bat egiten da. Ni-taldea-proiektua hirukiaren oreka eta gure bizitzako arloen arteko loturak berrikusten ditugu.

DATUAK BILTZEA (ZIRKULUEN PROPOSAMENA) Proposamenak jaso eta adostu

Hirugarren geldialdi hau urtero egitea gomendatzen da, pertsonei mugitzeko aukera emateko eta berrikusteko. Zirkuluen eraikuntzaren kontrara, egitura edo organigrama bezala, epe iraunkorrago batean erabili ahal dena eta urtero berretsi/eguneratu egiten dena.

Oharra: Dedikazio eta ardura zirkulua prestatu ahal du lan talde batek lehenago eta gero zirkuluaren ariketa egin kidegoarekin edo interesgarria da zirkuluak saioan bertan definitu (hau da, zein egitura dugun eta dedikazio maila et ardura mailaren arabera zailkatu zirkulu desberdinetan *ikusi behean azalpena). Bigarren aukera egiten badugu denbora gehiago beharko dugu baina interesgarri da ikusteko zein jakintza maila duen kidergoa eta zein iritzia dago funtziomanduaz eta kideen inplikazioaz. ARIKETAko pausuak: tresnaren azalpena eman (mural bat handia ipini) prestatu kide guztien argazki bi (bat Norberaren kokatzeko bere zirkuluen marrazkian eta beste bat ronda pasa egiten denean mural handia ipintzeko) Kide guztiari eman zirkuluen marrazki bat eta argazki bat utzi 5 minutu bakoitzak pentsatzeko “ Kontuan hartuta esandako guztia ikasturte honetan non egongo zara, non inplikatuko zara egituran?” . Kokatu argazkia parte hartu nahi duzun zirkuluan. Ronda pasa egin denak kokatzeko mural handia haien argazkia eta nahi badute gonbidatu azaltzera zergatia eta etorkizuneko asmoak (baldin badute). Adibidez, ni nago A taldean baina hurrengo urtean nahiko nuke B talden egon orduan nire argazkia A taldean ipintzen dut baina handik mararzten dut gezi bat B taldera. Ronda bukatuta irakurketa orokor bat egiten da ni-taldea-proiektua kontuan hartuz Plenarioa: galdera pizgarriak: Nola dago proiektua? Orekatuta daude taldeak? Proiektuaren beharrak asetuta daude? Aldaketak egin beharko lirateke? Aktan dena jaso eta ikasturteko ebaluazioa berhartu zirkuluen ariketa baloratzeko ni-taldea-proiektuaren funtzionamendua.

Dokumentua inprimatu