Bilera eta Asanbladen auto-behaketa
- Sortua
- 2018ko uzt. 9a, 17:38
- Gaiak
- Kolektibitatea
- Diagnostikoak
- Gune
- Presentziala zein ez-presentziala
- Iraupena (minututan)
- 270
- Gutxieneko pertsona kopurua
- 1
- Gehienezko pertsona kopurua
- 2
- Talde ezaugarria
- Bakarka edo bikoteka
- Egilea
- Joxemi Zumalabe Fundazioa
- Helburua
–Etengabe hobetzen joatea ahalbidetzen duen talde auto-ezagutza erraztea.
Zertan lagun gaitzake momentu formalen behaketak?
– Taldetik distantzia hartzeak batzuetan gainontzeko pertsonen arrazoiak hobeto baloratzeko eta iritzi haztatuagoak emateko balio dezake. – Taldeak, pertsona baten bitartez, auto-behaketa egiteko modu bat da (hobe txandaka egiten bada). Honela, taldeak nola eztabaidatzen duen, nola harremantzen den eta pertsona bakoitzak zer esaten eta egiten duen hobeto ezagutuko du. – Eguneroko harremanetan eta eztabaida edo bilera zehatzetan, elkar-aberaste eta konbentzimendu arrazoitua nahasten duten “oztopo” ezezagunak agertzen zaizkigu. Hortaz, taldearen auto-behaketatik eratorritako ikaskuntzak hesi horiek ikusgarri egin eta elkarrekin kudeatzea sustatu dezake.
Baina, zer behatuko dugu?
– Behaketaren erabilgarritasuna ezagutu ostean, ondorengo galdera erantzun beharko dugu: zer behatuko dugu?. Bost alderdiri erreparatuko diegu: pertsonak, harremanak, arrazoiak, keinuak eta elkarren artean gertatzen direnak. Guzti horiek taldearen bizitza orokorrean edo eztabaida edo bilera zehatz batean gertatzen ari diren unean. – Talde bileren prozesua, optika ezberdinetatik behatu daitekeen talde dinamika berezi bat da. Aipatu bost alderditean arreta jarriz, agertzen diren Rolei erreparatzea analisi optika posible bat izan daiteke. Hiru Rol mota behatu ditzakegu: – Edukizko Rolak: bileraren dinamizazioa dute helburu, zehaztutako egitekoak betetzeari begira batez ere. – Forma-Harreman Rolak: taldearen dinamizazioa dute helburu, eztabaida eta lan giroan harreman onuragarriak mantentzeari begira batez ere. – Zarata Rolak: interes kolektiboaren gainetik, botere estrategia indibidual edo inter-indibidualen bitartez, eginkizunen garatzea eta giroa negatiboki oztopatzen dituzten rolak.
IRAKURRI BEHAKETA FITXA
Dokumentua inprimatu