Biltokia

  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu

Amarauna

Sortua
2019ko abu. 11a, 12:59
Gaiak
Ebaluazioa
Hausnarketa
Balorazioak
Gune
Presentziala
Iraupena (minututan)
90
Gutxieneko pertsona kopurua
2
Gehienezko pertsona kopurua
30
Talde ezaugarria
Bakarka edo bikoteka
Egilea
Nicola Foroni
Helburua
  • Taldeak prozesuarekiko dituen espektatibak ezagutzea.
  • Taldea osatzea.
  • Prozesua berriz bideratzeko eta baloratzeko elementuak izatea.
  • Prozesuarekin zerikusirik ez duten espektatibak argitzea.
Deskribapena

Hasieran bakarkako lana egingo dute taldekideek: bina txartel banatuko dizkiegu, eta txartel bakoitzean eraldaketa-prozesuaren inguruan duten espektatiba bana jasoko dute, idatzita edo marraztuta. - Bi espektatibak jaso ondoren, banan-banan, arbelean, horman edo lurrean kokatuko dituzte. Espektatiba bakoitza jartzeko unean, antzekoak direnen ondoan kokatuko da, eta antzekoak diren edo lotuta dauden espektatiba-multzoak osatuz joango dira, taldekide guztienak jaso arte. - Espektatiba-multzoak osatu ondoren, talde txikitan banatuta, osatutako lana aztertuko da eta aldaketak egin ahalko dira, baldin eta talde txiki horretako kideek aldaketa adosten badute. Azterketa bukatu eta aldaketak egin ondoren, bigarren itzulia egingo da, talde osoa elkartuta, eta oraingoan soilik aldaketa garrantzitsuak egin ahalko dira. Aldaketak egiteko, talde osoak ontzat eman beharko ditu. - Hurrengo urratsa multzoen arteko loturak egitea izango da. Horretarako, arestian osatutako talde txiki bakoitzari kolore bat esleituko zaio eta kolore hori erabilita (errotulagailuen bidez, edo artilezko harien bitartez, edo…) espektatiba multzoen arteko loturak eta harremanak irudikatuko ditu. Lan hori egin ondoren, talde bakoitzak bere ekarpenaren inguruko argibideak eta azalpenak emango ditu. - Talde txikiek azalpenak eta argibideak eman ondoren, osatutako amarauna aztertuko da taldekide guztien artean. Azterketa hori, behar izanez gero, adierazle ezberdinen arabera ere egin liteke: sexua, lanpostua, taldekideen adina, hizkuntza-tipologia… Hala egitea erabakiz gero, adierazle bakoitzaren arabera jasotako ondorioak kolore jakin bateko txartel batean jasoko dira. Ondoren, adierazle bakoitza aztertuko da. - SHAIL momentua. - Prozesu osoaren bukaeran, azkeneko saioan, espektatibak baloratuko dira. Horretarako, espektatibak jasotzeko garaian sortutako amarauna gorde egingo dugu, eta azkeneko egunean berriz atera. Taldekide bakoitzak, betetako espektatiba bakoitzaren (edo espektatiba-multzoaren) inguruan biribil bat egingo du. Ariketa bukatu ondoren, emaitza ikusiko da: inguruan zenbat eta biribil gehiago erakutsi, orduan eta beteagoa egongo da espektatiba hori.

Adibide jakin honetan amarauna espektatibak lantzeko erabili dugu, baina beste hainbat gai lantzeko ere erabil liteke, modu beretsuan.

Dokumentua inprimatu