Biltokia

  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos

Militantziaren hausnarketa ispiluarekin

Creado el
2 de Agosto de 2019 a las 12:50
Temas
Presentación
Reflexión
Ubicación
Presencial
Duración (en minutos)
60
Mínimo número de personas
2
Máximo número de personas
30
Característica de grupo
Entre conocidos o desconocidos
Autor
Joxemi Zumalabe
Objetivo

Bakoitzak ibilbide militantearen hausnarketa indibiduala egin, gerora eta hala nahi bada, eztabaida bat eman.

Descripción
  • Musika lasaia ipini
  • irakurri gidoitxo bat (behean eredua) militantzian egindako ibilbide pertsonalaren inguruan, oso labur gogoetatzeko
  • Bitartean utzi kide bakoitzaren ondoan ispilu bat
  • Bukaeran plenario bat (2-3 minutu bakoitzak) bere ibilbide militantea konpartitzeko. Nahi duenak hitz egingo du.

Hona hemen irakurriko den testua: «Ipini modu eroso gelan zehar, etzan, itxi begiak eta entzun arretaz eta patxadaz». «Auto-antolatuta dagoen herriak bere bilakaeran eragiteko gaitasuna du, bere etorkizuna gidatzeko ahalmena. Herritarren auto-antolakuntza funtsezkoa dugu gure historiaren subjektua izateko. Beraz, herri mugimenduak tresna izateaz gain helburu ere badira. Herritarren auto-antolakuntzarako gaitasun hori eta beronek sortzen dituen espazioei (beraien muga, gabezi eta akats guztiekin) herrigintza deritzogu. Herrigintzaren funtsa herritarrak konektatu eta artikulatzea da. Bere logika propio eta komunitarioetatik abiatuz (logika merkantilista eta burokratiko-instituzionalak alboratuz) jendartearen antolakuntza beste modu batez produzitu dezake, elkarbizitza eta ingurune naturala errespetatuz eta bizitzaren birsortze prozesuak erdigunean ipiniz. Bizitza posible eta duina izan dadin kontutan izan eta zaindu beharreko dimentsio ezberdinak jasoz. Dena dela, hainbat dira herriaren desaktibazio politikoa sustatzen duten indarrak. Izan ere, merkatuaren eta botere-egituren esparruetan nagusitasuna bereganatu duten eliteek pertsona eta herri subordinatu nahi gaituzte, ekiteko, eraikitzeko eta eragiteko ahalmen murrizdunak. Gauzak horrela, herri mugimenduek kontzientzia politikoa lantzea, subjektibitate inkonformistak, aktiboak eta eraldatzaileak eraikitzea zein talde funtzionamendu eraginkor baten bitartez etengabe elikatzea ditugu erronka eta zeruertz». Ongi etorriak gune honetara! Pertsona, norbanako, militante gorputz, bizipen, izate bakoitzak bere esentzia darama taldera, proiektura, egunerokora 1 Erreka bat, NIa, azken finean, arrainez betea Gure mugak, ardurak ezinegonak, gogoa, denbora energia eta dudak batzuk norberaren esku zaintzea eta lantzea beste batzuek taldean badute lekua Bigarren erreka, TALDEA bera pertsonen gehiketaz haratago mugimendu propioa duena harremanak, rolak, ohiturak idatzitakoak eta ahaztuak badago bertan zer zaindu inertziaren legeak tranpatiak baitira eta bideak egiten bagaitu egin dezagun esanguratsu NIa eta TALDEa errekak PROIEKTUAren bizileku den itsasoaren bila honen kalitatea eta osasuna neurtzeko erreken egoera ez da nahikoa PROIEKTUen itsasoan ez galtzeko bost zentzumenak dira beharrezko oreka-desoreka dantza zoroan itsasoratzeetan begirada eta gogoa • Dinamizatzaileak: orain begirada eta gogoa gugan ipiniko dugu, ireki begiak, jarraitu botata edo eseri eta ondoan duzuen ispilura begiratu. ◦ Zer ikusten duzu ispiluan? ◦ Nolakoa da begiratzen zaituen pertsona hori? ◦ Aspalditik ezagutzen duzu, ezta? ◦ Motxila ederra daramazu gainean, asteko nekea nabaritu daiteke zure aurpegian baina ziur tope motibatuta eta urduri esnatu zarela gaur goizean hona etorriko zinela jakinda. Bada, hemen gaude lehendabiziko dinamika egiten, gure ibilibide militantearen inguruan pentsatzeko eta elkar ezagutzeko. «Militantzia edo parte hartze politikoa, aberaste edo askatze pertsonal modu bat da. Bizitzaren zentzua eta identitatea ematen duena, besteak beste. Militantziak bizitzaren zentzua eta identitatea ematen digu. Kolektibotasuna, poza, itxaropena, errekonozimendua, heldutasuna, subjektibitate politikoa, autokontzientzia, harrotasuna, itxaropena... bezalako berbak agertzen dira militantziari lotuta. Beraz, badu pertenentzia sentimenduarekin, GU bat osatzearekin lotura. Norbera nor den, non dagoen eta non egon nahi duen horrekin hain zuzen ere» ◦ Goazean honetaz erreparatzea. ◦ Zer datorkizu burura? Ze momentu, ze bizipen…? ◦ Ez utzi begietara begiratzeari ◦ [IXILUNEA] ◦ noiztik duzu militantzearen kontzientzia? ◦ Zein ibilbide egin duzu? ◦ Gaur egun non zaude? Gustura? 2 • Ointxe poliki poliki zutik ipiniko gara eta borobil bat osatuko dugu. • Esango dugu gure izena, nondik gatozen eta labur zer etorri zaizun burura erlajazio gidatu honekin, ez guztia baizik eta zer azpimarratuko zenuketen.

Imprimir documento