Biltokia

  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos
  • Seleccionar todos Deseleccionar todos

Harrera eta ongietorria

Creado el
5 de Agosto de 2019 a las 22:27
Temas
Bienvenida
Ubicación
Presencial
Duración (en minutos)
45
Mínimo número de personas
2
Máximo número de personas
30
Característica de grupo
En grupo ya creado
Autor
Joxemi Zumalabe Fundazioa
Objetivo

Topaketa edo formakuntza saio luze batera ongi etorria eman

Descripción

Soka saltoarekin ematen, pa, pa, pa… eguneroko errutinaren soinua, monotonoa… salto bat eman eta rutinatik dakarguna atzean utzi eta aurrera egingo dugu.

  • Soka saltoan salto egitean parean egongo den zapi bat hartu eta aurrerantz joango gara.
  • Aurrekaldean pertsona bat egongo da: “estali begiak zapiarekin eta gozatu inguru hau beste era batera, bistarekin ez den beste zentzumen guztiekin… “Begiak nekatzen zaizkigunean zabaltzen zaizkigu belarriak, eskuak, ahoak, sudurzuloak, azala... Bidaia hasteko prest? Ongi etorri!”
  • Denak daudenean zelaian joango gara esaten: fijatu entzuten den horretan, gehien entzuten denean edo soinu nagusi horren atzetik geratzen diren beste soinuetan ere, usaintzen denean…
  • Bilatu kide bat, elkartu beste batekin eta elkarbanatu bizitakoa, sentitzen ari zarena momentu honetan hitzak erabili gabe.
  • Soinu bat egingo dugu guk (adarra/kanpaia) eta bertara hurbildu behar dira guztiak. Denak bata bestearen atzean trenean jarrita eta begiak itxita amets atrapalaria dagoen lekura eramango ditugu. Leku horretan egongo da: amets atrapalaria zintzilikatuta, kandelak (barruan bada, bestela ez), murala, txokolatea egiten.
  • Abesti bat jarriko dugu
  • Begiak irekitzen joango gara apurka-apurka
  • Lotura egiteko testu labur bat irakurri
  • Isiltasun apur bat
  • Zelan nago orain eta hemen? Laburrean, hitz batean esaten joango gara, ideien ekaitza izango da, buru-gorputzetik pasatzen zaiguna esanez.
  • Ditugun ametsekin, gorputzak konektatuta, zentzumen guztiak irekita eta bizitzen ari garen emozioak ditugu. Honekin aurrera goaz!

Imprimir documento