Eztabaida piztuz
- Creado el
- 2 de Agosto de 2019 a las 12:58
- Temas
- Debates
- Reflexión
- Ubicación
- Presencial
- Duración (en minutos)
- 90
- Mínimo número de personas
- 6
- Máximo número de personas
- 18
- Característica de grupo
- Entre conocidos o desconocidos
- Autor
- Joxemi Zumalabe Fundazioa
- Objetivo
Gai baten inguruko hausnarketa publikoaren interesen arabera egin
Gai baten inguruko azalpena irakurri edo entzun ostean...
Irakurri eta entzun dutenetik interesgarriena iruditu zaiena esaldi batean esateko eskatuko diegu. * Esaldiak papelografo batean jarriko ditugu, antzekoak direnak multzokatuz.
-
Eta esaldi hauetatik landu nahi dutenari gometsa jarriko diote.
-
Horrela, taldetan banatuko dira gaiak lantzeko.
-
Talde txikietan aukeratutako gaien inguruko lanketa egin. Ideia da tresna gehiago eskuratu edo zalantzak argitzea, horretarako talde txiki bakoitzak galdera batzuk izango ditu gogoeta errazteko eta horretaz gain mahai batean baliabide gehiago egongo dira ikusi ahal izateko (30 minutuko bi txanda).
Talde txikian egiteko galderak: ◦ Zergatik aukeratu dut esaldi hau? ◦ Ze lotura du nire taldean gertatzen denarekin? ◦ Zein mugak dituzue? ◦ Zein praktika onak aurrera eraman duzue? ◦ *Behar bada mahaian dagoen materiala ikusi
• Talde handian komentatuko da esanguratsuena iruditu zaiguna.