Erabakiak hartuz (dinamika sorta)
- Creado el
- 2 de Agosto de 2019 a las 13:12
- Temas
- Decisiones
- Reflexión
- Ubicación
- Presencial
- Duración (en minutos)
- 120
- Mínimo número de personas
- 9
- Máximo número de personas
- 26
- Característica de grupo
- Para hacer en grupo grande
- Autor
- Joxemi Zumalabe Fundazioa
- Objetivo
Erabaki bat hartu. Formazio-prozesuetan gertatzen zaizkigun ezadostasunak eta gatazkak ikasteko aukera bezala lantzea. Talde-ariketa ezberdinen bitartez, denon arteko elkarlanean adostutako konponbidea sortzea, denok praktikara eramango duguna talde-kohesioa zainduz. Talde-arduran eta gainerako partaide guztiekiko konpromisoan oinarrituz, denon artean adostutako erabaki bat hartzea.
-
Sarrera eta kontuan hartzekoak (15')
-
Taldearen baitako koordinazioa eta kohesioa aktibatzeko bi ariketa (gorputza eta talde-sintonia lantzea helburu): (15') 1) Zenbakien kontaketa kolektiboa (1,2,3,4,...) egin behar dugu, inork beste baten ahotsa zapaldu gabe, horrela gertatuz gero berriz bueltatzen gara kontaketaren hasierara. 2) Liztor Asiatikoa: zirkuluan liztorra dabil gure artean eta albokoaren buruaren gainean egin behar dugu txalo liztorra uxatzeko.
-
Landu ditugun aukerak aurkeztu eta Semaforoaren ariketa egin koloretako gometsekin.(20')
-
Bakarka pentsatzeko tartea ( hobesten da 3 gomets ipintzea eta gutxienez bat ipini behar da):
- Zein aukerarekin zaude ados? Zergatik (beharrak, sentipenak,...)? (Berdea)
- Zeinekin ez zaude ados baina prest egongo zinateke onartzeko? Zergatik (beharrak, sentipenak,...) ? (Laranja)
-
Zeinekin ez zaude ados eta ezin onartu? Zergatik (beharrak, sentipenak,..)? (Gorria)
-
Entzuketa (30'): Kide bakoitzaren posizioa entzuteko tartea txanda-pasa formatuan.
-
Aukeren papeloteari 1go begira emateko tartea: badago deskartatzeko moduko aukerarik? (adi egotea denok laguntzeko irakurketa hori egiteko). (10')
-
Gorputzak astintzeko eta talde-konexioa lantzeko ariketa (5'): aretotik korrikan goazela guratzatzen ditugun kideak agurtzen ditugu eskuz, aldakaz, sorbaldaz,... eta hanka batean gainean amaitzen dugu beste oina eta eskuak pertsona ezberdinekin lotuz. Horrela denon artean konektatutako sarea osatzen dugu.
-
Eztabaida, (35') Peceraren ariketa: ¾ pertsonak zirkulu batean debatitzen dute ondoko galdera honen inguruan:
-
Entzundakoak entzunda eta talde-kohesioa zein proiektua sendotzeari begira, zein izan daiteke denok onartzeko eta praktikara eramateko moduko erabakia? Beste guztiok beraien inguruan gaude eta edozein momentutan edozeinek ikutu dezake zirkuluko norbaiten bizkarra bere tokia okupatzeko eta debatean ideia edo planteamendu berriak agertzeko
-
Zein da denok onartzeko eta geure egiteko moduko aukera? Lortu dugu adostasunez eta kohesioz konponbidea eman gaiari? (10')
-
Erabakia kolektiboa berreztea: seinalatzea edo idaztea.
-
Ebaluaketa:
- Nola sentitu gara?
- Zer ikusi dugu lanketan?
-
Ondoriorik edo irakaspenik?
-
Itxiera goxo bat