Dabilen harriari goroldiorik ez
- Sortua:
- 2019ko abu. 11a, 12:33
- Orrialdeak:
- 190
- Gaiak
- Zaintza
- Formakuntza politikoa
- Parte-hartzea / Parte-hartze prozesuak
- Urtea:
- 2014
- Hizkuntzak:
- eu
- es
- Esteka:
- https://archive.org/details/Dabilenharriarigoroldiorikez/mode/2up
- Helburua
Militantzia ereduez eta horizontaltasunaz hausnartu
Joxemi Zumalabe Fundazioak EHko hainbat herri eragile eta berrehun bat banakakorekin batera 2012.urtetik 2014.urte arte burutu dugun gogoeta duzue hau. Ekimenaren helburu orokorra herrigintzan dihardugun taldeon barne antolaketa, funtzionamendu eta parte-hartzeari buruzko hausnarketa kritikoa bultzatzea izan da. Horretarako gure jarduerak begirada kritikoz aztertzea izan dugu xede, aritze horretan modu horizontal, parekide, anitz zein askatzaileagoak bultzatzeko asmoz.
Gogoeta kolektibo honetan ateratako ondorio, kezka eta galdera berriak modu koletiboan idatzia izan den liburu batean jaso ditugu. Horrekin batera, antolakuntzaren eremuan esperientzia interesgarriak izan dituzten eta gogoeta prozesuan parte hartzeko aukerarik izan ez duten hainbat eragile zein norbanako elkarrizketatu ostean, testigantza guztiak elkarloturik, dokumental bat ere sortu dugu.
Guzti horrez gain, herrigintzan dihardugun taldeontzat lagungarri izan nahi duen Tresna Kutxa eraikitzeari ekin diogu. Tresna kutxa horrek material ezberdinak bilduko ditu, hala nola, taldeetan identifikatutako arazo eta korapilo nagusiei aurre egiteko bereziki sortutako dinamikak, guk dinamizatutako saio ezberdinen fitxa teknikoak eta garatzeko azalpenak, beste kolektibo batzuk diseinatutako tailerrak zein antolakuntza eremuan izandako esperientziak, erreferentzizko irakurgai eta ikusi-entzutezkoa eta abar.
Info: joxemizumalabe.eus/gogoeta