Zubia

Created
2019ko ira. 30a, 13:29
Gaiak
Elkarlana
Erabakiak
Gatazkak
Harrera
Talde Lana
Goal
Giroa sortzea eta talde-lanaren eta estrategien inguruan hausnartzea.
Gune
Presentziala
Duration (in minutes)
45
Minimum number of people
2
Maximum number of people
30
Talde ezaugarria
Ezezagun zein ezagunen artean
Author
Elhuyar Aholkularitza eta Nicola Foroni
1. Zintaz edo zelo lodiz lurrean ibilbide zuzen bat markatuko dugu, bi oinak elkarren ondoan sartzeko adinakoa, besterik ez. Taldekide guztiei bi zinten arteaneta guztiak norabide berean jartzeko eskatu diegu. 2. PiraƱaz betetako ibai batean daudela esango diegu, eta bi zinten artean dagoen ibilbidea da piraƱetatik libratzeko zubi bakarra. Beraz, zubitik atera gabe aritubeharko dute ariketa osoan zehar. 3. Azalpen horiek eman ondoren, errenkada ordena jakin batean antolatzeko eta kide guztiak ordena horren arabera kokatzeko eskatuko diegu: taldean duten antzinatasuna, adina... Horretarako, ordea, ezingo dituzte oinak zintaz edozeloz markatu dugun ibilbidetik atera. 4. Guk zainduko dugu zubitik ez direla ateratzen. Ateraz gero, beren tokira itzularazi eta berriz saiatzeko eskatuko diegu, ariketa bukatu eta guk eskatutako hurrenkeran kokatu arte. 5. (SHAIL momentua) *Errenkadan antolatzeko bestelako irizpideak: adina, jaiotze hilabetea, militantzian duten antzinatasuna...