Zubia
- Sortua
- 2019ko ira. 30a, 13:29
- Gaiak
- Harrera
- Gatazkak
- Erabakiak
- Elkarlana
- Talde Lana
- Gune
- Presentziala
- Iraupena (minututan)
- 45
- Gutxieneko pertsona kopurua
- 2
- Gehienezko pertsona kopurua
- 30
- Talde ezaugarria
- Ezezagun zein ezagunen artean
- Esteka:
- https://www.elhuyar.eus/media/content/files/Eraldaketa-prozesuak.pdf
- Egilea
- Elhuyar Aholkularitza eta Nicola Foroni
- Helburua
Giroa sortzea eta talde-lanaren eta estrategien inguruan hausnartzea.
- Zintaz edo zelo lodiz lurrean ibilbide zuzen bat markatuko dugu, bi oinak elkarren ondoan sartzeko adinakoa, besterik ez. Taldekide guztiei bi zinten arteaneta guztiak norabide berean jartzeko eskatu diegu.
- Pirañaz betetako ibai batean daudela esango diegu, eta bi zinten artean dagoen ibilbidea da pirañetatik libratzeko zubi bakarra. Beraz, zubitik atera gabe aritubeharko dute ariketa osoan zehar.
- Azalpen horiek eman ondoren, errenkada ordena jakin batean antolatzeko eta kide guztiak ordena horren arabera kokatzeko eskatuko diegu: taldean duten antzinatasuna, adina... Horretarako, ordea, ezingo dituzte oinak zintaz edozeloz markatu dugun ibilbidetik atera.
- Guk zainduko dugu zubitik ez direla ateratzen. Ateraz gero, beren tokira itzularazi eta berriz saiatzeko eskatuko diegu, ariketa bukatu eta guk eskatutako hurrenkeran kokatu arte.
- (SHAIL momentua)
*Errenkadan antolatzeko bestelako irizpideak: adina, jaiotze hilabetea, militantzian duten antzinatasuna...
MATERIALA: zinta/zeloa edo bi soka.
Dokumentua inprimatu