Biltokia

  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu

Tresna informatiko-digital kolektiboak aztertzen

Sortua
2020ko ots. 15a, 10:45
Gaiak
Eztabaidak
Gune
Presentziala
Iraupena (minututan)
60
Gutxieneko pertsona kopurua
5
Gehienezko pertsona kopurua
30
Talde ezaugarria
Ezezagun zein ezagunen artean
Esteka:
http://joxemizumalabe.eus/2018/03/06/herri-mugimenduak-eta-komunikazio-teknologiak-telegram/
Egilea
Joxemi Zumalabe Fundazioa
Helburua

Tresna digitalen eta parte-hartze digitalaren inguruko hausnarketa egin

Deskribapena

Testu bat irakurri ostean (oharretan eskuragarri duzue) bakarka pentsatzeko denbora tartea hartu, ondoren taldeka bildu eta zuen bizipenen inguruan hitz egiteko tartea hartu. Zuen egunerokotasuneanantzeko kezkarik bizi al duzue? Zeintzuk dira zuen ezinegonak gai honeninguruan

1.-Testu hau irakurri ezazue bakarka: Telegram zein bestelako mezularitza tresnek (Whatsapp, signal, riot...) zabaltzen dizkiguten aukera ugariak esperimentatzen ari garelarik abantaila eta berrikuntza ugari datozkigu burura: taldeko kide guztienganako komunikazio zuzena, talde sentipena,elementu multimedien erabilera, parte-hartze maila ezberdinen arteko bizikidetza,larrialdietarako urrezko bozgorailua eta berehalakotasuna. Orain dela gutxi arte gure esku ez zegoen itsaso berri bat. * Tresna horiek, ordea, gure hausnarketen ondorioz inplementatzen dira, edo taldean aztertu gabeko inertzia bulkaden fruitu dira? * •Telegramez zein gai eztabaidatu daitezke eta zeintzuk utziko dugu bilerarako? * •Non dago bilera eta telegram-taldeetako elkarrizketen arteko muga? * •Erabakirik hartu al dugu telegramez? Ordutegirik al dute gure telegram jakinarazpenek? * •Beste mugimendu batzuekin nola harremantzen gara? Kafeak edo telegram mezuak?•Bilera bat atzeratzen dela abisatzeko nola egin behar dugu? * •Eguneroko informazio gaindosian denok behar dugu arnasaldia, eta astean ekimen bati hiru ordu eskaintzeko prest dagoena, prest dago egunero 50 mezu irakurtzeko? * •24 orduko online militantzia posible da? •Zein eragin dute tresna hauek taldean botere harremanei dagokionean (adin,genero, egoera sozioekonomiko...)? * •Nola eta non kudeatu al ditugu telegram-taldeetan sortu al diren gaizki-ulertuaketa gatazkak? Telegram zein bestelako komunikazio teknologiek, botere hierarkiak mantentzeko balio dezaketen modu berean, talde eta kolektiben barne horizontaltasunera hurbiltzeko balio dezaketelako. Kontrol sozialerako datu baseak loditzeko eta azterketa estatistikoak egiteko balio dezaketen moduan, horizontaltasuna apurtzen duten joerak identifikatzen eta hauen eraginaren ideia emateko balio digutelako. Baita erabakiak hartu aurretik informazioa lantzen eta erabakiak hartzeko laguntzeko tresna baliagarriak ere.Komunikazio teknologiek herri mugimenduak aktibatu eta biziberritzeko, beharrezkoa zaigu aurretiko baldintza sozial, politiko eta komunikaziozkoak ziurtatzea. Eta horretarako garrantzitsua da tresnak ematen dituzten aukerak eta mugak ezagutzea, eta batez ere, erabileraren inguruan hitz egitea pantailan harrapatuta gelditu aurretik!

Dokumentua inprimatu