Biltokia

SHAIL momentua

Created
2019ko abu. 11a, 12:30
Gaiak
Ebaluazioa
Parte-hartzea / Parte-hartze prozesuak
Hausnarketa
Balorazioak
Goal
- Gauzatutako edo erabilitako teknikaren inguruan ondorioak ateratzea. - Teknika ulertzea, barneratzea eta prozesuan kokatzea.
Gune
Presentziala
Duration (in minutes)
None
Minimum number of people
2
Maximum number of people
30
Talde ezaugarria
Taldean egiteko
Author
Nicola Foroni
SHAIL momentua (Sentimenduak, Hausnarketa, Ikasitakoa eta Lanarekin duen lotura) Teknika jakin bat bukatu ondoren, honako alderdiak aztertuko ditugu: taldekideen sentimenduak, teknikak eragin digun hausnarketa, teknikarekin ikasi duguna eta gure lanarekin duen lotura. Horretarako, galdera hauek egingo dizkiogu talde osoari, taldekideek txanda librean erantzun dezaten: .– Nola sentitu gara? (Sentimenduak). .– Zerk eman digu atentzioa? Zer iruditu zaigu deigarria? (Hausnarketa). .– Zer ikasi dugu? (Ikasitakoa). .– Nola lotu dezakegu teknika jakin hau gure lanarekin? (Lanarekin duen lotura). Print document