Norbera eta tardearen denbora lerroa
- Sortua
- 2020ko ots. 15a, 10:53
- Gaiak
- Talde kohesioa
- Gune
- Presentziala
- Iraupena (minututan)
- 90
- Gutxieneko pertsona kopurua
- 6
- Gehienezko pertsona kopurua
- 30
- Talde ezaugarria
- Osatutako taldean egiteko
- Egilea
- Joxemi Zumalabe Fundazioa
- Helburua
Guztion artean orain arte bizi izan duguna gogora ekarri eta hainbat puntu berreskuratu eta eztabaidatu Talde kohesioa landu Kideen arteko elkarezagutzea bultzatu Proiektuaren ibilbidea zehaztea
Denon artean norbera eta kolektiboaren denbora lerroa osatuko dugu. Saioa aurretik parte hartzaileei eskatu ekartzea etxetik berarentzako taldearekin harremana duten eta gustuko eduten materialak ekartzea, edota taldean egin duguna eta eman dugun ibilbidea islatzen duten objekturen bat ekartzea. Saioan, papelote batean denon artean kronologia osatzen joango gara. Papelote horretan hurrengo dimentsioak jasoko ditugu
-
Taldean sortu ditugun proiektuak, materialak, euskarri, baliabideak. Aliantzak edo zein taldeekin eta proiektuekin elkarlanean aritu garen Kideen integrazioa, bizipen, ibilbidea Kronologikoki taldean sartu garen ordenean parte hartzen joango gara (denbora gehien daramatzanetik edo gutxienengatik). Ekarri dugun objektua erakutsi beharko dugu, eta horrekin batera, hurrengo galderei erantzun (galderak inspirazio moduan, danei ez zaie erantzun behar)
-
Noiz sartu zinen/zara taldean?
-
Zergatik, zeinen bidez eta nola heldu zara/zinen taldera?
-
Zerk lotu zintuen? Zein ibilbide egin duzu•
-
Zein izan da taldean egotearen “eragina” militantzia eta bizitzaren bestelako eremuetan, zure kasuan?
-
Taldean pentsatzean burura datorkizun lehenengo hitza bota! Hori kontatzen dugun bitartean, papelotean kideen lerroa osatzeaz gain, beste lerroetan ere (proiektukoa) gauzak jartzen joan ahalko gara.Denok hitz egin eta gero, denon artean osatuko dugu papelotea (gauzak falta badira). Horretarako, dinamizatzaileak hainbat dokumentu eta argazki inprimatuta eramango ditugu, kronologia hori bukaeran osatzeko. Bideoren bat ipintzea edo oparitxo bat eramatea talde identitatea sendotzeko ez legoke txarto.Bukaeran, galderak edo solasaldirako tartetxoa utzi.
-
Muralean urteak ipini ahal dituzue eta markatu bi lerro desberdin norberaren bizipenak jasoko dituenak eta kolektiboaren bizipenak jasoko dituenak (nahi izanez gero lerro gehiago egin ahal duzue nahi duzuen informazioarekin)