Nire abizenaren historia
- Sortua
- 2019ko ira. 5a, 12:12
- Gaiak
- Talde kohesioa
- Ezagutza jolasak
- Gune
- Presentziala
- Iraupena (minututan)
- 45
- Gutxieneko pertsona kopurua
- 2
- Gehienezko pertsona kopurua
- 50
- Talde ezaugarria
- Ezezagun zein ezagunen artean
- Eranspena
- Deskargatu
- Egilea
- PDTG / JMZ / Mugimenduak elkarrizketan topaketak
- Helburua
Parte hartzaileek elkar ezagutzea, aurkezpen formal batetik haratago bakoitzaren datu pertsonalak elkarbanatuz.
- Parte hartzaile bakoitzari txarteltxo batean bere abizena irudikatu edo marrazteko eskatuko zaio, abizenaren nondik norakoa eta esanahia azaltzeko. Izena ere idatzi beharko du.
- Gelan zehar ibiliko gara, eta bikote bat bilatuko dugu gure istorioa eta marrazkia azaldu eta elkarbanatzeko.
- Parte hartzaile guztien txarteltxoekin horma irudi bat egingo da.
Bilera biribilean - Hausnarketa: 4. Biribilean, eskuineko kidearekin elkartu, eta honako galdera hauei erantzun beharko zaie: - Nola sentitzen gara? - Zerk ematen digu atentzioa? - Zer ikasi dugu? - Zer zerikusi dauka ariketa honek Mugimenduak Elkarrizketan jardunaldiekin?
-Iraupen eta kide kopuruan inguruko informazioa orientatiboa da.
Dokumentua inprimatu