Nik jarri dut, nik hartu dut

Created
2019ko ira. 30a, 14:18
Gaiak
Ebaluazioa
Parte-hartzea / Parte-hartze prozesuak
Balorazioak
Ebaluazioa
Elkarlana
Hausnarketa
Itxiera
Goal
Norberaren eta taldekideen ekarpenen balorazioaren inguruan hausnartzea.
Gune
Presentziala
Duration (in minutes)
45
Minimum number of people
2
Maximum number of people
100
Talde ezaugarria
Osatutako taldean egiteko
Author
Elhuyar Aholkularitza eta Nicola Foroni
1. Prozesuan zehar edo ariketa jakin batean taldeko kide bakoitzak zer eman/eskaini duen adieraziko du, banan-banan, eta emandako hori jaso dugun ere zehaztuko dugu. 2. Taldekide bat hasiko da, eta bere ustez prozesuan edo ariketan berak zer eman duen edo bere ekarpena zein izan den azalduko du. 3. Beste taldekide batek lehendabizikoari eskua eman eta hark emandakoa jaso duela esango du (hala baldin bada, betiere). Ondoren, bigarren horrek ere lehendabizikoak egindako bera errepikatuko du: zer eman duen edo zer ekarpenegin duen azalduko du. 4. Hirugarren taldekideak bigarrenari eskutik helduko dio eta berdina egingo du. 5. Prozedurak jarraituko du taldekide guztiak batu arte.