Ni-taldea-proiektua semaforoa
- Sortua
- 2020ko ots. 15a, 11:03
- Gaiak
- Talde kohesioa
- Kolektibitatea
- Zaintza
- Diagnostikoak
- Gune
- Presentziala
- Iraupena (minututan)
- 60
- Gutxieneko pertsona kopurua
- 6
- Gehienezko pertsona kopurua
- 30
- Talde ezaugarria
- Osatutako taldean egiteko
- Egilea
- Joxemi Zumalabe Fundazioa
- Helburua
Ni-taldea-proiektua gure taldean aztertu
Lurrean hiru borobil marraztuko ditugu, bata berdea, bestea horia eta bestea gorria. Esaldi hauek irakurrita, bakoitza pentsatzen duenaren arabera borobil batetan kokatuko da eta iritziak emateko hainbat hitz hartuko ditugu
1) Kolektiboetan elkartzen gaituena proiektu politikoa bada, proiektu politikoak berak edukibehar du lehentasuna kolektiboaren aurretik eta kolektiboa osatzen dugun kideon aurretik
2)bKolektiboaren barne kontuei begira bagaude (lan banaketak, erabakitze prozesuak, gatazkak,etab.), hau da gure zilborrari begira bagaude, ahulduta edo zatituta amaituko dugu
3) Kolektiboko kideen arteko konplizidadea, oreka eta zaintza bermatzea, proiektu politikoasendotzeko eta gauzatzeko erarik onena da
4) Gaur egun konpromiso militantea ahultzen ari da, kide asko bakarrik daude militantziarenzereginetan ondo etortzen zaienean
5) Ardura militantea ezin da sendoa izan gure bizimoduak ez-egonkorrak direlako; ikasketak,enpleguak, harremanak, bizitokia,... dena etengabeko aldaketan.
6) Ni /Taldea /eta proiektu politikoaren artean ez dugu orekarik gaur egun