Biltokia

Makila jeisten

Created
2019ko urr. 3a, 13:06
Gaiak
Talde kohesioa
Gatazkak
Erabakiak
Talde Lana
Goal
Tailer, ikastaro, gogoeta saio...-ei sarrera egiteko ariketa interesgarria da, landuko dugun gaiarekin loturak egin al direlako. Umorez hasi, taldea ezagutu eta talde kohesioa sortzea helburu duen ariketa da.
Gune
Presentziala
Duration (in minutes)
20
Minimum number of people
2
Maximum number of people
30
Talde ezaugarria
Ezezagun zein ezagunen artean
Author
Ezezaguna
Taldeari argibide hauek emango dizkiogu: -Taldea handia bada, taldetxoak egingo ditugu. -Talde bakoitzean: denek makina bat eutsiko dute, makilaren alde banatan bi lerro sortuko ditugu. -Eskuak pistola baten gisan jarri behar dira, eta ezin dira askatu (ikus irudia) -Makila kide guztien behatzen gainean jarriko dugu. Makila jeitsi beharko da, kide guztien behatzekin eusten den bitartean. Ariketa erraza dirudien arren, ez da erronka makala, ea zer ateratzen den! Makila jeistea lortzen dugunean, harira datozen galdera batzuk botako ditugu guztien artean ikaspenak ateratzeko, umorea ere oso garrantzitsua da: ◦ Zer gertatu da, zer ikusi duzu taldean ariketa egin dugun bitartean? Nola eraman duzue? ◦ • Ze lotura ikusten dituzu talde-kudeaketa gaiarekin? gatazkekin? erabakiekin? ◦ Zein rol sortu dira? Print document