Biltokia

  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu

Makila jeisten

Sortua
2019ko urr. 3a, 13:06
Gaiak
Talde kohesioa
Gatazkak
Erabakiak
Talde Lana
Gune
Presentziala
Iraupena (minututan)
20
Gutxieneko pertsona kopurua
2
Gehienezko pertsona kopurua
30
Talde ezaugarria
Ezezagun zein ezagunen artean
Eranspena
Deskargatu
Egilea
Ezezaguna
Helburua

Tailer, ikastaro, gogoeta saio...-ei sarrera egiteko ariketa interesgarria da, landuko dugun gaiarekin loturak egin al direlako. Umorez hasi, taldea ezagutu eta talde kohesioa sortzea helburu duen ariketa da.

Deskribapena

Taldeari argibide hauek emango dizkiogu:

  • Taldea handia bada, taldetxoak egingo ditugu.
  • Talde bakoitzean: denek makina bat eutsiko dute, makilaren alde banatan bi lerro sortuko ditugu.
  • Eskuak pistola baten gisan jarri behar dira, eta ezin dira askatu (ikus irudia)
  • Makila kide guztien behatzen gainean jarriko dugu.
  • Makila jeitsi beharko da, kide guztien behatzekin eusten den bitartean. Ariketa erraza dirudien arren, ez da erronka makala, ea zer ateratzen den! Makila jeistea lortzen dugunean, harira datozen galdera batzuk botako ditugu guztien artean ikaspenak ateratzeko, umorea ere oso garrantzitsua da:
    ◦ Zer gertatu da, zer ikusi duzu taldean ariketa egin dugun bitartean? Nola eraman duzue?
    ◦ • Ze lotura ikusten dituzu talde-kudeaketa gaiarekin?  gatazkekin? erabakiekin?
    ◦ Zein rol sortu dira?
    

Materiala: makilak (fregonarena izan daiteke adibidez). Makila arinarekin ariketa normalean hobeto aterazen da. Makilaren arabera, baina gehienez 8 edo 10 pertsona makila bakoitzean eta bi ilaratan banatuta.

Dokumentua inprimatu