Lekualdaketa arriskutsua

Created
2019ko urr. 3a, 13:54
Gaiak
Erabakiak
Eztabaidak
Plangintza egiteko
feminismoak
Goal
Teoria-praktika harremanaren inguruko hausnarketa sortzea adibide praktiko baten bidez, ikuspegi feminista batetik.
Gune
Presentziala
Duration (in minutes)
40
Minimum number of people
2
Maximum number of people
20
Talde ezaugarria
Talde txikietan egiteko
Author
AsociaciĆ³n Feminista La Cuerda
1. Gela batean 8-10 aulki ipintzen dira, binaka, bata bestearen parean, erreka baten gainetik pasatzen den zubi bat irudikatuz. Zubiaren bi aldetan 3 kartulina ipintzen ditugu 3 hitz hauekin: azeria, oiloa eta artoa. Sei pertsonei borondatez parte-hartzeko eskaera egiten zaie, 3 pertsonetako bi talde sortzeko, jokuaren emaitza ez badakite hobeto. Gainontzeko partaideek behatzaile papera egingo dute. 2. Dinamizatzaileak ondorengo instrukzioak emango ditu: -taldekideek kartulinetan dagoena erakusten diete behatzaileei. -talde bakoitzak elementuak banan-banan errekako beste aldera pasatu behar ditu, amaieran hirurak beste aldean utziz. Pertsona bakarrak gurutzatzen du aldi berean zubia, behatzaileei eraman nahi duen materiala erakutsiz. -ariketa ez bada ondo egiten ari, dinamizatzaile edo behatzaileek berriz hasteko eskatuko diete parte-hartzaileei, inolako azalpenik eman gabe, taldeek egiten dutenaren inguruan hausnartzeko. -ariketa errepikatzen da talde batek ondo egin arte. 3. Ariketa ondo egiteko emaitza hauxe da: oiloa beste aldera pasatzen da. Azeriaren bila bueltatu eta beste aldera eramaten da. Hortik, oiloa jaso, jatorrizko lekura eramaten da eta artoa beste aldera eramaten da. Hortik, oiloaren bila joan berriz eta beste aldera eraman. 4. Behin ariketa amaituta, dinamizatzaileak ariketa azaltzen du, pausu bakoitza azalduz eta iritzien elkar-trukea egiten da, hainbat galderetatik abiatuz: zer gertatu da? zer sentitu dute? zer ikusi dute? zer zerikusi dauka ariketak emakumeen teorizatzeko saiakerekin? zer elementu izan beharko lituzke teknika honek emakumeen bizitzen egoeretara gerturatzeko?