Biltokia

  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu

Lekualdaketa arriskutsua

Sortua
2019ko urr. 3a, 13:54
Gaiak
Eztabaidak
Erabakiak
Feminismoak
Plangintza egiteko
Gune
Presentziala
Iraupena (minututan)
40
Gutxieneko pertsona kopurua
2
Gehienezko pertsona kopurua
20
Talde ezaugarria
Talde txikietan egiteko
Egilea
Asociación Feminista La Cuerda
Helburua

Teoria-praktika harremanaren inguruko hausnarketa sortzea adibide praktiko baten bidez, ikuspegi feminista batetik.

Deskribapena
  1. Gela batean 8-10 aulki ipintzen dira, binaka, bata bestearen parean, erreka baten gainetik pasatzen den zubi bat irudikatuz. Zubiaren bi aldetan 3 kartulina ipintzen ditugu 3 hitz hauekin: azeria, oiloa eta artoa. Sei pertsonei borondatez parte-hartzeko eskaera egiten zaie, 3 pertsonetako bi talde sortzeko, jokuaren emaitza ez badakite hobeto. Gainontzeko partaideek behatzaile papera egingo dute.

  2. Dinamizatzaileak ondorengo instrukzioak emango ditu: -taldekideek kartulinetan dagoena erakusten diete behatzaileei. -talde bakoitzak elementuak banan-banan errekako beste aldera pasatu behar ditu, amaieran hirurak beste aldean utziz. Pertsona bakarrak gurutzatzen du aldi berean zubia, behatzaileei eraman nahi duen materiala erakutsiz. -ariketa ez bada ondo egiten ari, dinamizatzaile edo behatzaileek berriz hasteko eskatuko diete parte-hartzaileei, inolako azalpenik eman gabe, taldeek egiten dutenaren inguruan hausnartzeko. -ariketa errepikatzen da talde batek ondo egin arte.

  3. Ariketa ondo egiteko emaitza hauxe da: oiloa beste aldera pasatzen da. Azeriaren bila bueltatu eta beste aldera eramaten da. Hortik, oiloa jaso, jatorrizko lekura eramaten da eta artoa beste aldera eramaten da. Hortik, oiloaren bila joan berriz eta beste aldera eraman.

  4. Behin ariketa amaituta, dinamizatzaileak ariketa azaltzen du, pausu bakoitza azalduz eta iritzien elkar-trukea egiten da, hainbat galderetatik abiatuz: zer gertatu da? zer sentitu dute? zer ikusi dute? zer zerikusi dauka ariketak emakumeen teorizatzeko saiakerekin? zer elementu izan beharko lituzke teknika honek emakumeen bizitzen egoeretara gerturatzeko?

MATERIALA: hiru kartulina eta 8-10 aulki.

Dokumentua inprimatu