Biltokia

Kutxa magikoa

Created
2019ko ira. 5a, 16:43
Gaiak
Aniztasuna
Aurkezpena
Hausnarketa
Goal
Parte hartzen duten instituzioen agendak ezagutzea eta horietako bakoitzaren berrirakurketa ahalbidetzea, besteen begiradatik abiatuta.
Gune
Presentziala
Duration (in minutes)
None
Minimum number of people
2
Maximum number of people
30
Talde ezaugarria
Ezezagunen artean
Author
PDTG / JMZ / Mugimenduak elkarrizketan topaketak
Osokoa denak biribilean jarrita: a. Kolektiboetako partaideek objektu bat aukeratzen dute, aretoko alde batean daudenen artetik, kolektibo gisa zer diren adierazteko. b. Partaide guztiek biribil bat egiten dute lau mahairen inguruan, eta kolektibo bakoitzeko kideek mahai gainean jartzen dute aukeratutako objektua, zergatik aukeratu duten eta jarri duten tokian zergatik jarri duten adieraziz. c. Kolektibo guztiek bere objektua aurkeztu dutenean, ikusten dutenaren irakurketa bat egiten dute, kontuan hartuz nola ikusten duten bere burua eta nola ikusten dituzten irudikatu diren harremanak, hurbiltasuna, distantzia, afinitateak, zein dauden presente, etab. • Sortutako gogoetak txarteletan jasotzen dira une horretan bertan, eta mahai gainean lagatzen; ondoren paretan itsasten dira. Adibidea: *Anbulantzia*: Ez gara berdintasunezko gizarte batean bizi eta immigranteek arazo handia dute osasunarekin. *Anfibioa: Gure borroka zeharo dago osasunera eta ingurumenera bideratuta. Anfibio honek kutsadura eta ingurumenarekiko sentsibilitate handia irudikatzen du. Gure kolektiboaren jarrera gure lurra defendatzeko erne egotea da. Print document