Jolasa: jauzi eta hartu.
- Sortua
- 2019ko abu. 3a, 11:25
- Gaiak
- Talde kohesioa
- Talde Lana
- Gune
- Presentziala
- Iraupena (minututan)
- 30
- Gutxieneko pertsona kopurua
- 2
- Gehienezko pertsona kopurua
- 30
- Talde ezaugarria
- Ezezagun zein ezagunen artean
- Esteka:
- https://www.elhuyar.eus/media/content/files/Eraldaketa-prozesuak.pdf
- Egilea
- Elhuyar Aholkularitza eta Nicola Foroni
- Helburua
• Gorputzarekin talde babesa sentitzea • Elkarrekin laguntzea
Behatzaileak egotea interesgarria da kanpotik behatzeko zer gertatzen den. Dinamikaren azalpenaren ostean galdetu ea nork nahi duen behatzaile izan (2-3 behintzat bai). 2 modutara jolas daiteke:
-
1.aukera: Jolasten dutenak espazio zehatz batean mugitu behar dira, bakoitzak deko zenbaki bat, behatzaile batek esango du zenbaki bat eta zenbaki hori duen pertsona gelditu beharko da, begiak itxi, 10arte zenbatu eta ostean jauzi atzeraka. Besteok konturatu behar dira kide bat gelditu dela, beragana joan eta ez utzi jauzten. Ostean denok berriz mugitzen gara eta hurrengo zenbakia duena nahi duenean geldituko da eta berriz gauza bera egingo da. Zenbaki guztiak egin arte jolasa.
-
2.aukera: taldekideak espazioan zehar mugituko dira. Une batean, taldeko batek, edozeinek "eroriko naiz" edo "altxatuko naiz" esango du eta taldekideek harengana jo beharko dute. “Eroriko naiz” esan baldin badu, bere buruari erortzen utzi beharko dio, eta gainerako taldekideek eutsi egin beharko diote, lurrera ez erortzeko. “Altxatuko naiz” esan baldin badu, taldekideek airean hartu eta altxatu egin beharko dute,eta pixka bat airean eduki ondoren, berriz lurrera ekarri. Taldekidea lurrean utzi ondoren, berriz ere ibiltzen hasiko dira, eta beste talde-kideren batek “eroriko naiz” edo “altxatuko naiz” esaten duenean ariketaerrepikatu egingo da. Horrela jarraituko dute, teknika bukatutzat eman arte.
Osteko debatea: zelan sentitu zaren? Zer ikusi duzu ariketan? Zein ondorioak / ikaspenik izan duzu?