Irudien jolasa
- Sortua
- 2022ko eka. 3a, 10:52
- Gaiak
- Harrera
- Talde kohesioa
- Gune
- Presentziala
- Iraupena (minututan)
- 15
- Gutxieneko pertsona kopurua
- 6
- Gehienezko pertsona kopurua
- 30
- Talde ezaugarria
- Ezezagun zein ezagunen artean
- Egilea
- Joxemi Zumalabe Fundazioa
- Helburua
Taldearekin konektatu, elkar ikusi, mugitu, aktibatu, destensionatu, ondo pasatzea
Borobilean zutik gaude guztiok eta bat erdian jartzen da. Honek irudi baten izena esango du pertsona bat seinalatzen duen bitartean. Seinalatua izan denak eta bere ondoan dauden bi kideek (ezkerrekoak eta eskuinekoak) irudi hori irudikatu behar dute hiruren artean gorputzarekin. Erratzen denak erdiko posizioa hartuko du.
Irudi hauek izan daitezke: elefantea (erdikoa tronpa eta alboetakoak belarriak), palmera, jirafa, tostadora, labadora, irabiagailua... bakoitzaren esku asmatzea hiru pertsonekin irudikatu daitekeen edozein irudi.
Talde handien kasuan erdian kide bat baino gehiago egon daitezke aldi berean.