Biltokia

  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu

Herri Mugimenduen eta erakunde publikoen arteko gatazka eta aliantzak

Sortua
2018ko uzt. 11a, 17:34
Gaiak
Gatazkak
Gune
Presentziala
Iraupena (minututan)
90
Gutxieneko pertsona kopurua
10
Gehienezko pertsona kopurua
35
Talde ezaugarria
Ezezagun zein ezagunen artean
Egilea
Joxemi Zumalabe Fundazioa
Helburua

Herri mugimendu eta administrazioaren arteko harremanek aukerak eta arriskuak identifikatzea eta hausnartzea.

Deskribapena

Paretan paper handi bat egongo da eta bertan erakunde publiko ezberdinen (aukera egongo da identifikatu ez den erakunderen bat gehitzeko) borobil batzuk egongo dira marraztuta. Borobil bakoitza bi zatitan egongo da banatuta: gatazkak eta aliantzak. Erakundeak hurrengoak izango dira: -Eskola - Osasun zerbitzuak - Polizia/Ejerzitoa/Epaileak/Kartzela -Udala -Jaurlaritza/Nafar Gobernua - Espainiako Gobernua/Frantziako Gobernua -Zerbitzu sozialak, Berdintasun teknikariak, Euskara teknikariak...

Beste txoko baten kolore ezberdinetako gometsak egongo dira, borroka ardatzak irudikatuko dituztenak. Borroka ardatz bat, kolore bat (borroka ardatzen bat kanpo geratu bada, kolore zuriko gometsa erabiliko da): -Feminismoa/Disidentzia sexuala (Morea) - Antikapitalismoa/Langile borroka (Gorria) -Naziogintza/Hizkuntza (Arrosa)

Ikasle/Hezkuntza borroka (Beltza) - Ekologismoa/Okupazioa (Berdea) -Antikolonialismoa (Horia)

Partaide guztiak erakunde publikoak marraztuta dauden paper handiari begira jarriko gara. Erakunde bakoitzarekin izan ditugun gatazka eta aliantzen inguruan galdetuko da eta pertsonalki edo kolektiboki izandako esperientzia hori nolabait plasmatuko dugu paper handian. Horretarako, izandako gatazka edo aliantza hori ze borroka ardatzetik izan den identifikatu eta kolore horretako (borroka ardatza) gometsa aipatutako erakundearen borobilean itsatsiko dugu. Gatazkaren inguruan bagabiltza gatazkaren aldean eta aliantzez bagabiltza berriz aliantzen aldean. Izan daiteke borroka ildo batetik baino gehiagotik izatea bai gatazkak zein aliantzak, beraz gomets bat baino gehiago hartzea posible izango da, beti ere kolore ezberdinetakoak. Gometsak itsasteko tartea era librean egitea ikusten da. (⌛Azalpenak+gometsak itsatsi 20’ inguru)

Behin gometsak itsatsita, bi taldetan banatuko gara eta aukera egongo da norbaitek nahi badu bizitako gatazka edo aliantza komentatzeko eta horren inguruan aritzeko. Bestalde,erakunde publiko guztiekin izandako gatazka eta aliantzen inguruan arituta, paper handian parte-hartzaileen artean dauden borroken eta erakunde publikoen arteko harremanek argazki bat izango dugu. Argazkia denon artean komentatzea eta debatitzea izango litzateke hurrengo pausua. (⌛Bi taldetan debatitzeko 40’ inguru)

Bi taldetan ateratako argazkia komentatu ondoren, talde handian batuko gara berriz eta talde txikitan gehien komentatu diren erakundeak landuko ditugu. (⌛Talde handian komentatzeko 25’ inguru) Azken bost minutuak dinamika ixteko erabiliko ditugu, atera nahi izan diren gakoak irten ez badira ateratzeko.

DINAMIKATIK ATERA NAHI DIREN GAKOAK -Borroka ardatzaren arabera aliantza eta gatazken kopuru naiz nolakotasuna aldatzen da. -Erakunde guztiak ez dira berdinak. Batzuk baliagarriagoak zaizkigu edo ez. - Koiuntura politiko eta une bakoitzean dauden pertsonek erakundearen nolakotasuna/jokatzeko modua aldatzen dute. -Ezkerraren subjektua gizon zuri, langile, heterosexual, gorputz normatiboduna da. Beraz, horren baitan eraiki dira zapalkuntza ardatzak eta erakundeak ulertzeko modua. Herria-boterea dikotomia, subjektu horrekin lotua dago. -Geroz eta urrunago gobernua eta bertan hartuko diren erabakiek gatazka sortuko dute, baina gatazka hurbileko instituzioarekin. Erakunde batzuetan eraldaketarako une zehatz batean erresistentzia gehiago izango dituzte edo gutxiago. Botere gehien dauden lekuetan zailtasun gehiago. MATERIALAK: - Paper txuri handia - Kolore ezberdinetako gometsak (Morea, Gorria, Arrosa, Beltza, Berdea, Horia, Zuria) - Zeloa

Dokumentua inprimatu