Harremanen sarea
- Sortua
- 2019ko urr. 3a, 12:21
- Gaiak
- Talde kohesioa
- Ezagutza jolasak
- Aurkezpena
- Gune
- Presentziala
- Iraupena (minututan)
- 30
- Gutxieneko pertsona kopurua
- 2
- Gehienezko pertsona kopurua
- 40
- Talde ezaugarria
- Ezezagun zein ezagunen artean
- Esteka:
- https://www.elhuyar.eus/media/content/files/Eraldaketa-prozesuak.pdf
- Egilea
- Elhuyar Aholkularitza eta Nicola Foroni
- Helburua
Nork bere burua aurkeztea eta taldea osatzen joatea.
-
Artilezko edo harizko pilota bat hartuko dugu. Taldekide batek, hari mutur bat bere hatzean lotu eta bere burua aurkeztuko du. Nork bere buruaz ematenduen informazioan ez da informazio formal hutsa izango, pertsonala den zerbait sartuko dugu beti: zein kolektibotakoak garen, zenbat denbora daramagun militatzen, militantzian dugun esperientzia...
-
Bere burua aurkeztu ondoren, pilota beste taldekide bati pasako dio, eta hark gauza bera egingo du (hatza hariarekin lotu eta beste bati bidali...).
-
Ariketa bukatzen denean, taldekide guztiek osatuko duten amarauna geldituko da, sarea sinbolizatuko duena.
-
Osatu den sarearen eta horren esanahiaren gaineko gogoeta egingo dugu
MATERIALA: artilezko edo harizko pilota.
Dokumentua inprimatu