Biltokia

Gutun Ibiltaria

Created
2019ko ira. 30a, 13:07
Gaiak
Itxiera
Talde kohesioa
Emozioak
Goal
Eguna ixteko, taldekideen (auto)estima eta hauen arteko harremana lantzeko dinamika.
Gune
Presentziala
Duration (in minutes)
60
Minimum number of people
2
Maximum number of people
30
Talde ezaugarria
Osatutako taldean egiteko
Author
Elhuyar Aholkularitza eta Nicola Foroni
- Taldekide bakoitzari orri bana emango diogu eta orriaren goiburuan bere izena idazteko eskatuko diogu. - Denak biribilean eserita, orri guztiak eskuz esku joango dira, eta bakoitzak goiburuan dagoen izenaren inguruko gauza positiboren bat idatzi beharko du. Idazteko garaian aurrekoek jarritakoa ikus ez dadin eta hura kopiatzeko tentazioa saihesteko, idatzitakoa tolestu eta besteen begien aurrean gorde liteke. - Bukaeran, orria bere jabearengana itzuliko da, eta tarte bat utziko dugu nork berea irakur dezan. *Ariketa bera beste era batean ere egin liteke: goiburuan izena duen orria, norkbere bizkarrean zeloarekin itsatsita jarriko du, eta denak gelan zutik jarrita bertatik mugitu beharko dute denek denen orrian gauza positiboren bat idazteko. Print document