Biltokia

  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu

Gutun Ibiltaria

Sortua
2019ko ira. 30a, 13:07
Gaiak
Itxiera
Talde kohesioa
Emozioak
Gune
Presentziala
Iraupena (minututan)
60
Gutxieneko pertsona kopurua
2
Gehienezko pertsona kopurua
30
Talde ezaugarria
Osatutako taldean egiteko
Eranspena
Deskargatu
Esteka:
https://www.elhuyar.eus/media/content/files/Eraldaketa-prozesuak.pdf
Egilea
Elhuyar Aholkularitza eta Nicola Foroni
Helburua

Eguna ixteko, taldekideen (auto)estima eta hauen arteko harremana lantzeko dinamika.

Deskribapena
  • Taldekide bakoitzari orri bana emango diogu eta orriaren goiburuan bere izena idazteko eskatuko diogu.
  • Denak biribilean eserita, orri guztiak eskuz esku joango dira, eta bakoitzak goiburuan dagoen izenaren inguruko gauza positiboren bat idatzi beharko du. Idazteko garaian aurrekoek jarritakoa ikus ez dadin eta hura kopiatzeko tentazioa saihesteko, idatzitakoa tolestu eta besteen begien aurrean gorde liteke.
  • Bukaeran, orria bere jabearengana itzuliko da, eta tarte bat utziko dugu nork berea irakur dezan.

*Ariketa bera beste era batean ere egin liteke: goiburuan izena duen orria, norkbere bizkarrean zeloarekin itsatsita jarriko du, eta denak gelan zutik jarrita bertatik mugitu beharko dute denek denen orrian gauza positiboren bat idazteko.

MATERIALA: orriak, boligrafoak eta zeloa.

Dokumentua inprimatu