Gure itxaropenak antolatzen

Created
2019ko ira. 5a, 16:28
Gaiak
Talde identitatea
Definizioak osatu
Talde kohesioa
Goal
Partaideek topaketarekiko dituzten itxaropenak antolatzea eta ezagutzea.
Gune
Presentziala
Duration (in minutes)
20
Minimum number of people
2
Maximum number of people
30
Talde ezaugarria
Taldean egiteko
Author
PDTG / JMZ / Mugimenduak elkarrizketan topaketak
Deskripzioa: • Osokoa: a. Partaideek irakurri egingo dituzte elkarrekintzan aritu ziren azken taldean adostutako itxaropenak. b. Talde bat itxaropen bat irakurtzen hasi eta lurrean jartzen du; beste taldeek antzeko itxaropen bat badute irakurri eta aurrekoarekin jartzen dute. c. Itxaropenak irakurtzen jarraitu eta antzekoak elkartzen dira, itxaropen taldeak osatuz horrela. d. Denen partaidetzarekin, itxaropen multzoei izena ematen zaie. e. Ondoren itxaropen taldeak itsatsi eta, bere izenekin, aretoko horma batean jartzen dira. • Aurreko guztia amaitzean, honakoa galdera: Partaidetza sustatzeko zer irizpide edo printzipio aipa ditzakegu?