Gure erakundeak eta beren lema: nolakoak ginen, nolakoak gara?
- Sortua
- 2020ko ots. 15a, 11:06
- Gaiak
- Talde kohesioa
- Zaintza
- Eztabaidak
- Diagnostikoak
- Gune
- Presentziala
- Iraupena (minututan)
- 60
- Gutxieneko pertsona kopurua
- 5
- Gehienezko pertsona kopurua
- 30
- Talde ezaugarria
- Osatutako taldean egiteko
- Esteka:
- https://vdocuments.mx/mugimenduak-elkarrizketan-memoria-euskaraz.html
- Egilea
- MUGIMENDUAK ELKARRIZKETAN EUSKAL HERRIAN (jardunaldien memoria)
- Helburua
Batetik, hausnarketa egitea gure erakundeak izandako aldaketen eta aldaketa horien zergatiaren gainean. Bestetik, gainerako taldeei gure erakundea, haren trantsizio aldiak eta aldaketak hobeki ezagutaraztea
Papertxo batean gure erakundearen bi aldi marraztuko ditugu: nolakoa zen lehen? Nolakoa da orain? Irudiek honako hau jaso behar dute: zer egiten dugun, norekin eta nola, lehen nahiz orain
.•*Beste paper batean irudikatutakoa laburtuko duen esaldi bat idatzi eta aldaketari buruzko zerbait jasoko dugu, esate baterako, ikaskuntzaren bat.
•*Irudiak lurrean jarriko dira, parte hartzaile guztiek ikus ditzaten.
•Horma irudi bat osatuko da, parte hartzaileen ekarpenak jasotzeko, honako kategoria hauen arabera:
- Zerk desberdintzen gaitu?
- Zer antzekotasun ditugu?
- Iruzkinak eta galderak
*•Irudiak aztertu eta iruzkinak idatziko ditugu horma irudian