Forum teatro: salidas creativas a nuestras problemáticas
- Sortua
- 2019ko abe. 11a, 13:03
- Gaiak
- Koiuntura analisiak
- Gatazkak
- Diagnostikoak
- Gune
- Presentziala
- Iraupena (minututan)
- 45
- Gutxieneko pertsona kopurua
- 2
- Gehienezko pertsona kopurua
- 30
- Talde ezaugarria
- Ezezagun zein ezagunen artean
- Esteka:
- http://democraciaglobal.org/wp-content/uploads/Manual-de-fortalec.org_.-sociales.pdf
- Egilea
- Red Muqui, Proyecto Amigo eta Tejiendo Saberes-PDTG
- Helburua
Partaideek problematika baten aurrean konponbide posibleen inguruan hausnartzeko, modu sortzaile batean.
Lana taldeka:
- 3-5 pestsonetako taldeak osatzen dira.
- Talde bakoitzak aktuazio edo errepresentazio motz bat prestatzen du, problematika komun baten inguruan, komunitatean presente dagoena eta esanguratsua dena.
Plenarian:
- Taldekideek haien errepresentazioa aurkezten dute
- Behin antzerkia amaituta, berriz egiten dute baina edozein momentutan gelditzeko aukerarekin, giltzarriak diren momentuetan batez ere, aldaketa bat eragiteko asmoz. Beste taldeetako partaideak obran sartu daitezke, aldaketak proposatu, antzezle bat ordezkatu denbora batez...
- Dinamizatzaileak azaldu behar du edozein momentu nahi den aldiz errepikatu daitekeela gauza ezberdinak esperimentatzeko eta arazoari irtenbide ezberdinak emateko bideak ikertzeko.
Itxiera: dinamizatzaileak eztabaida bultzatu behar du, lortutako irtenbide eta emaitza ezberdinen inguruan eta hauek bizitza errealean nola aplikatu daitezkeen pentsatzearen inguruan.