Biltokia

Espektatibak hausnartuz

Created
2019ko abu. 2a, 12:55
Gaiak
Hausnarketa
Goal
Talde baten espektatibak identifikatu ni-taldea eta proiektua kontuan hartuz.
Gune
Presentziala
Duration (in minutes)
45
Minimum number of people
6
Maximum number of people
30
Talde ezaugarria
Ezezagun zein ezagunen artean
Author
Joxemi Zumalabe
1 Talde txikiak egin. Kide bakoitzak betetzea gustatuko litzaioken 4 espektatiba pentsatu eta idatzi. Errondatxoa egingo dugu eta ondoren taldean konpartitzeko prestatuko ditugu. * galdera hauek lagungarriak izan daitezke “ zein espektatiba dituzu? Zein motibazio? Zein helburu? Zureak (pertsonalak) eta militatzen duzun taldeenak ere. Hau da, zein punturaino hitz egin duzue honetaz taldean, zergatik apuntatu zarete? Eta handik taldearen espektatibak idatzi. Komeniko zen bi eta bi idaztea (taldeenak kolore batean eta norberarena beste batean). 2 Taldeko ordezkariek espektatibak irakurri eta lurrean jarriko dituzte,hurrengo taldeak berdina. Norbaitek berdina edo antzekoa idatzi badu, momentuan bertan ondoan jarriko du. 3 Espektatiben irakurketarekin jarraituko dugu, irakurri eta antzekoak alboan jarriz, espektatiben multzoak eginez. 4 Guztien artean espektatiba multzoak izendatuko ditugu eta paretan itsatsiko ditugu (nahi baldin bada marraztu edo idatzi al da gainean). 5 Azken gogoeta: Espektatiba hauek ikastaroak bete ahal ditu? *Bat egiten badute ikastaroarekin ongi bestela guk birkokatu beharko genituzke (dinamizatzaileak). Print document