Biltokia

Espazio irekia

Created
2019ko abu. 7a, 11:42
Gaiak
Diagnostikoak
Hausnarketa
Goal
Eztabaidak piztu, sortu, eta horretarako espazio egokiak bideratu.
Gune
Presentziala
Duration (in minutes)
120
Minimum number of people
21
Maximum number of people
49
Talde ezaugarria
Ezezagun zein ezagunen artean
Author
Ecoherencia SCA
Gai diferenteak aurkeztuko ditugu, gai bakoitza mahai batetan landuko da. Gai horiek arbelean ere idatziko ditugu. Denborak ere markatuko ditugu, leku bakoitzean gai bakoitzak denbora bat hartuko du, gerora gaia aldatuko da. Jendeari azaldu beharko diogu: 1) Lekuan gaudenak pertsona egokiak gara. 2) Gertatuko da gertatu behar dena 3) Hasiko da hasiko denean 4) Amaituko da amaituko denean. Eta oso garrantzitsua, "hanken legea". Horrek zer esan nahi du, Norbaitek sentitzen badu dagoen lekuan ez duela aportatzen eta ez dagoela ezer jasotzen, beste nonbaitera mugitzeko moemntua da. Lekuz aldatzea ez da errespetu falta izango, kontrakoa! beraz, bakoitzaren rola ere diferentea izango da... Erleak. Batetik bestera mugitzen direnak, eta elkarrizketak polinizatzen dituztenak Tximeletak. ez dute mahaietan beraien txokoa topatzen eta beste nonbaitera doaz, beste tximeletekin elkartu eta beste elkarrizketa bat izango dute. Badira ere leku berean mantenduko direnak etengabe, bi lekuetan bakarrik egongo direnak... aukera guztiak onak dira. Pertsona batek denborak kontrolatuko ditu gaien aldaketa markatzeko. Amaitzean, osoko bilkuran gertatutakoa eztabaidatuko da. Dinamika honek bi ordu edo bi egun hartu ditzake, behin eta berriz mahaietara bueltatu eta osokora bueltatuta. Print document