Biltokia

  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu
  • Denak aukeratu Ezer ez aukeratu

Espazio irekia

Sortua
2019ko abu. 7a, 11:42
Gaiak
Diagnostikoak
Hausnarketa
Gune
Presentziala
Iraupena (minututan)
120
Gutxieneko pertsona kopurua
21
Gehienezko pertsona kopurua
49
Talde ezaugarria
Ezezagun zein ezagunen artean
Egilea
Ecoherencia SCA
Helburua

Eztabaidak piztu, sortu, eta horretarako espazio egokiak bideratu.

Deskribapena

Gai diferenteak aurkeztuko ditugu, gai bakoitza mahai batean landuko da. Gai horiek arbelean ere idatziko ditugu. Denborak ere markatuko ditugu, leku bakoitzean gai bakoitzak denbora bat hartuko du, gerora gaia aldatuko da. Jendeari azaldu beharko diogu:

1 ) Lekuan gaudenak pertsona egokiak gara.

2 ) Gertatuko da gertatu behar dena

3 ) Hasiko da hasiko denean

4 ) Amaituko da amaituko denean.

  • Eta oso garrantzitsua, "hanken legea". Horrek zer esan nahi du, Norbaitek sentitzen badu dagoen lekuan ez duela aportatzen eta ez dagoela ezer jasotzen, beste nonbaitera mugitzeko momentua da. Lekuz aldatzea ez da errespetu falta izango, kontrakoa! beraz, bakoitzaren rola ere diferentea izango da... Erleak. Batetik bestera mugitzen direnak, eta elkarrizketak polinizatzen dituztenak Tximeletak. ez dute mahaietan beraien txokoa topatzen eta beste nonbaitera doaz, beste tximeletekin elkartu eta beste elkarrizketa bat izango dute. Badira ere leku berean mantenduko direnak etengabe, bi lekuetan bakarrik egongo direnak... aukera guztiak onak dira. Pertsona batek denborak kontrolatuko ditu gaien aldaketa markatzeko. Amaitzean, osoko bilkuran gertatutakoa eztabaidatuko da. Dinamika honek bi ordu edo bi egun hartu ditzake, behin eta berriz mahaietara bueltatu eta osokora bueltatuta.

Dokumentua inprimatu