Diagrama circular de actores e influencias
- Sortua
- 2019ko abe. 11a, 12:13
- Gaiak
- Koiuntura analisiak
- Diagnostikoak
- Hausnarketa
- Gune
- Presentziala
- Iraupena (minututan)
- 90
- Gutxieneko pertsona kopurua
- 2
- Gehienezko pertsona kopurua
- 30
- Talde ezaugarria
- Osatutako taldean egiteko
- Eranspena
- Deskargatu
- Esteka:
- http://democraciaglobal.org/wp-content/uploads/Manual-de-fortalec.org_.-sociales.pdf
- Egilea
- Red Muqui, Proyecto Amigo eta Tejiendo Saberes-PDTG
- Helburua
Problematika ezberdinetako agente gakoak analizatu, baita hauen eragina eta indarren korrelazioa.
Dinamikaren helburua parte-hartzaileek haien lurraldeko agenteen, hauen eraginaren (positiboa, negatiboa edota anbibalentea), botere indarren eta problematika zehatz baten inguruko informazioa jasotzea da.
Lana taldeka:
- Bost partaideetako taldeak osatzen dira. Talde bakoitzak diagrama bat osatu behar du papelotean.
- Dinamizatzaileak arazo edo problematikaren inguruan galdetzen du eta partaideek bitartean problematikan influentzia duten edo eragiten duten agenteak identifikatzen joango dira: gizarte zibileko aktoreak (komunitateak, sindikatuak, herri mugimenduak, gobernuz kanpoko erakundeak..), estatuko sektorea (udal-agenteak, ministerioak, polizia, autoritate juridikoak, akademikoak...) edo sektore pribatuko agenteak (enpresa nazionalak, transnazionalak...).
- Kolore eta tamaina ezberdinetako txartelak entregatzen dira: kolore bakoitzak sektore bat identifikatuko luke eta tamaina bakoitzak honek daukan boterea errepresentatuko luke. Txarteletan agenteen izenak idatzi eta papelotean itsasten dira, bakoitzari dagokion influentziaren lekuan: positiboa, negatiboa edota anbibalentea.
- Txarteleko beste aldea erabiliz, agente hau dagokion lekuan ipintzeko arrazoiak adieraziko ditugu.
- Haratago joan nahi bada, agente ezberdinen arteko harremanak ere adierazi daitezke. Kolore gorriko marra erabiliko da gatazkan dauden agenteak erlazionatzeko eta kolore berdeko marra elkarlanean ari direnak erlazionatzeko.
Plenarian:
- Talde bakoitzak bere diagrama aurkezten du.
- Dinamizatzaileak hainbat galdera eginez esku hartu dezake: zer gertatuko litzateke agente ezberdinen rol edo influentzia aldatuko balitz? nola jokatuko luke komunitateak/kolektiboak kasu horretan?
- Dinamizatzaileak taldeei eskatuko die lortutako informazioarekin zer egin daitekeen proposatzea.