Aurkezpen dinamikak
- Sortua
- 2020ko ots. 16a, 10:37
- Gaiak
- Aurkezpena
- Gune
- Presentziala
- Iraupena (minututan)
- 20
- Gutxieneko pertsona kopurua
- 8
- Gehienezko pertsona kopurua
- 30
- Talde ezaugarria
- Ezezagunen artean
- Egilea
- UCh – Dinámicas de Grupo (2000) Carpeta de Dinámicas de Grupo Autor: Matías Sales
- Helburua
Aurkezpenak egiteko dinamika sinpleak dira hauek, dinamika sorta aurkezten dugu
-
Animaliak: borobilean jarrita, bakoitzak ber burua aurkeztuko du identifikatzen duen animali baten bidez.
-
Abisua: Egunakian agertuko den abisu bat idatzi beharko dute, beraien burua aurkeztuz. Gerora denak paretan jarri eta besteenak irakurtzeko aukera izango dugu.
-
Izen katea: Lehenengoak bere izena esango du, ondorengoak bere izena eta lehenengoarena, ondorengoak hiru izan gogoratu beharko ditu... izenen katea osatuz.
-
Bikoteka aurkeztuko gara eta gero borobilean gure bikotearen aurkezpena egingo dugu.
-
Aurkezpena egiteko, izena esateaz gain, gure izenaren lehenengo hitzarekin hasiko den gure ezaugarri bat esango dugu.
-
Ongietorriak: Partaide bakoitzak 12 letra jasoko ditu (denak berdinak) eta besteek dituzten letrekin trukatu beharko ditu “ongietorriak” hitza lortu arte
-
Poxpolua: Poxpolua piztu eta gure burua aurkezteko itzali arteko denbora izango dugu
-
Igel saltoka: Paper batean gure izena eta adina jarriko ditugu eta papera bizkarrean itsatsiko dugu. Igel saltoka hasiko gara eta besteen izen eta adinak jakin nahiean ibiliko gara.