Arrainontzia
- Sortua
- 2020ko ots. 15a, 11:15
- Gaiak
- Eztabaidak
- Erabakiak
- Gune
- Presentziala
- Iraupena (minututan)
- 60
- Gutxieneko pertsona kopurua
- 10
- Gehienezko pertsona kopurua
- 30
- Talde ezaugarria
- Osatutako taldean egiteko
- Egilea
- Ezezaguna
- Helburua
Taldeko partehartzea handitu. Hitzak errespetuz hartu. Eztabaida dinamikoa egin
Borobil bat egiten dugu zentroan, bost aulkirekin. Eta beste bat horren inguruan beste aulki guztiekin. Barruko borobilean beti izango dugu aulki bat libre. Bakarrik hitz egin dezakegu barruko borobil horretan eserita baldin bagaude. Dinamizatzaileak galderak egingo ditu eta eztabaida hasiko da. Barruan daudenak nahi dutenean kanpoko borobilera joan daitezke. Kanpoko borobilekoak nahi dutenean barrura joan daitezke. Kanpoko norbaitek bostgarren aulkia hartzen duenean eztabaida geratuko dugu norbaitek bere aulkia libre utzi arte. Momenturen batean bi aulki badaude ere, eztabaida geratuko dugu kanpoko norbaitek aulkia eta hitza hartu arte